Christina Rosenvinge

Christina Rosenvinge

Christina Rosenvinge pop musikako konposatzaile, kanta-idazle eta abeslaria da, duen eklektizismoagatik –literatura, zinema eta antzerkiko aipamenak egiten ditu– eta hamarraldi, estilo eta etiketa guztiak zeharkatu dituen interes artistikoagatik nabarmentzen dena; horrek guztiak erreferentziazko figura bilakatzen du egile-kantagintza hispanoamerikarraren munduan. Bakarlari izan baino lehen, Ella y los Neumáticos, Alex y Christina eta Christina y los Subterráneos taldeetan aritu zen. 12 album grabatu ditu guztira. Un Hombre Rubio azkeneko albumari esker, Gaur egungo Musiken Sari Nazionala jaso zuen 2018an. 2019an, lehenengo liburua argitaratu zuen, Debut (Literatura Random House); letrak, testuak eta kontakizunak biltzen ditu, baita “La palabra exacta” izenburua daraman bertso abestuari buruzko saiakera bat ere. 2020an, Karen filma estreinatu zen, Maria Perez zuzendariarena, eta Karen Blixen idazlearena egiten du. 2022an, berriz, Safo poeta greziarrari buruzko proiektu eszeniko baten musika-zuzendaritzaz arduratu zen, eta berak jokatu zuen paper nagusia. 2023an beste album bat argitaratzeko asmoa du, Saforen poemak pop kantagintzara egokituko dituena.