Antonio Miguel Arenas

Antonio Miguel Arenas

Antonio Miguel Arenasek (Granada, 1986) Ikus-entzunezkoen Komunikazioko ikasketak egin zituen Malagako Unibertsitatean. 2012an, ikaskide talde batekin batera, Magnolia aldizkaria sortu zuen, kritika eta analisi zinematografikoko online argitalpena; bost urtez jardun zuen aldizkari hori koordinatzen. Harrezkero, hainbat komunikabide espezializatutan kolaboratu du, Otros Cines Europa eta eCartelera komunikabideetan, besteak beste. 2016an, Gijongo Jaialdiak argitaratutako “La Italia de Matteo Garrone” liburu kolektiboan hartu zuen parte. Laster hasiko zen kritika zinematografikoa jaialdien kudeaketarekin eta komunikazioarekin uztartzen, 2016ko eta 2017ko edizioetan Punto de Vista jaialdiko prentsa-departamentuan hasi zenean. Urte hartan batu zitzaion Zuzendari Gazteen Granadako Jaialdiari bultzada berria eman zion lantaldeari, eta prentsa- eta programazio-arduraduna izan zen hiru ediziotan. 2018an, hautatua izan zen Donostiako Elias Querejeta Zinema Eskolako Komisariotzako graduondoko lehenengo promozioan. 2021. urteaz geroztik, Zuzendari Gazteen Granadako Jaialdiko zuzendari artistikoa da.