03/05. Asteazkena

19:00 Tabakalera Zinema - Tabakalera

Un día Lobo López

Alejandro G. Salgado (Espainia - 2022 - 87’ - VO - Euskadiko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Urtetan saiatu, tupust egin eta prekarietatean, musikari bikain eta zorigaiztokoaren itzalari tiraka ibili ondoren, musikatik bizimodua ateratzeko azkeneko aukera eman zion bere buruari. Expo92 nazioarteko azoka ospatu aurreko urteetan, hiri osoari era ezberdinean eragingo zion eraldaketa-garaia bizi izan zuen Sevillak. Film hau testuinguru horretan “Echate un cantecito” diskoa sortzeko prozesua osatu zuten pertsonen eta espazioen erretratu kolektiboa da; espainierazko musikako itzal handieneko lanetako bat izan zen disko hura. Musika du hizpide Sevilla eta Londres artean bizi eta grabatutako film musikal honek.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Alejandro G. Salgado
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 87 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Kiko Veneno, Santiago Auserón, Raimundo Amador, Lolo Ortega, Andrés Herrera ‘Pájaro’, Joe Dworniak, Ana Fernández, Antonio Smash Rodríguez, Frank Tontoh, Juan Ramón Caramés, Tato Macías, Matt Kemp, Carmen Giles, Pepe Quero, Jesús Cosano
  • Produktoreak: Irene Hens
  • Produkzio etxea: La Maleta Films SL, TVE

Alejandro G. Salgado

Alejandro G. Salgado

Salgadoren zinema-zuzendari lana zinema kontzeptualago bateranzko hurbilketatik hasi eta garapen zinematografiko bateraino doa, non musikak bilaketa artistiko berriak sustatzen dituen. “Barzaj” da haren lehendabiziko film luzea, SEFF Jaialdian estreinatu zena, Nuevas Olas Atalean, eta espainiar zuzendari onenaren DELUXE saria irabazi zuena. Nazioarte mailan, prestigiodun jaialditan estreinatu eta saritu zuten, hala nola IDFA jaialdian (Sail Ofiziala), IndieLisboan (Sail Ofiziala), FIDBAn (Aipamen berezia Narratiba Berrietan) eta Alcances jaialdian (Film onenaren saria).“Bolingo. The forest of love” dokumentalak –Nazioarteko Saria IDFA jaialdiko Sail Ofizialean– ibilbide handia izan zuen nazioartean, eta hainbat sari jaso zuen. “Las Alturas” animazioko teknikekin egindako zinema-poema, Malagako Jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu da, eta Nazioarteko Saria jaso du Zagrebeko ANIMAFEST jaialdian. Saritua izan da Madrilgo Animazio garaikideko ANIMARIO jaialdian eta Alcances jaialdian ere (Sail Ofizialeko film labur onena).