06/05. Larunbata

18:30 Antzoki Zaharra

A Film About Studio Electrophonique

James Taylor (Erresuma Batua - 2022 - 59’ - VOSE - Euskadiko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Ken Patten bibote pikarodun txapista bat zen, musikarekiko pasioa sentitzen zuena. Bere unibertso sortzailea eraiki zuen, Handswortheko bere etxeko beheko solairuan. Han, Sheffield-eko soinuak grabatzen aritu zen Ken, 1980 eta 1990eko hamarraldietako britainiar talderik enblematikoenetako batzuk osatuko zituzten izar handi hasiberrien belaunaldi bat elikatuz: ABC, The Human League, Heaven 17, Clock DVA eta Pulp. James Taylorren filmak Studio Electrophonique-en historia ezezaguna kontatzen du, eta baliabide mugarik gabeko ikuspegi bat eta iragarri gabe hilzorian egon zen baina artearen kanpoko saihesbidean bizirik irauten duen izen bat ospatzen ditu.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: James Taylor
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Erresuma Batua
  • Iraupena: 59 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Pulp, ABC, the Human League
  • Produktoreak: Graham Wrench, James Leesley

James Taylor

James Taylor

James Taylor Sheffielden jaio zen 1972an. Ingeleseko irakasle jardun zuen hogei urte baino gehiagoz, Sheffielden, Ipar Carolinan eta Parisen, iPad zaharkitu batekin eta bere kabuz filmak egiten editatzen ikasi baino lehen. Sheffield DocFest jaialdian estreinatu ziren bere lehenengo bi filmak: “The Campaigners” eta “A Film About Studio Electrophonique”.