03/05. Asteazkena

21:00 Kutxa Kultur Kluba - Tabakalera

Espanto

Kontzertua

Erosi sarrerak

Luis F. Bayok eta Teresa Jimenok osatzen duten bikotea da Espanto, eta 2005ean hasi ziren maketak grabatzen. Horrez gain, unibertsitateko irakasleak dira, bikotea eta literatura zale amorratuak. Gauzak sortu ahala egiten ikasi duten musikariak. Haien aurreko diskoan gizartetik urrundutako bizimodu basati baten desira irudikatu ondoren, hiriko bizimoduari buruzko disko dibertigarri, goibel eta misteriotsu batekin itzuli zaigu Logroñoko bikotea: Cemento. Rafael Azkonaren (Logroñoko idazlea, Berlanga, Ferrari, Trube eta beste askorentzako gidoiak idazteagatik izen handikoa) oinordekoak bailiriran, Teresak eta Luisek umore beltza eta sentikortasuna neurri berean dituzten kontakizunak diren abestiak sortzea lortzen dute. Gehienetan eguneroko bizitzaren zentzugabekeria zorrotz behatzetik abiatuta; horixe da “La estatua” abestiaren kasua, Logroño hiriko gertakizun misteriotsu batean inspiratzen dena, modu librean. Gertaera hartan, Udalak enkargatutako lau eskultura arrastorik utzi gabe desagertu egin ziren biltegitik, zegozkien biribilguneetan jarri baino lehen.