02/05. Asteartea

19:00 Tabakalera Zinema - Tabakalera

Zinema Mintzatua

Marina Lameiro

Erosi sarrerak

Dock of the Bay jaialdiaren barruan, Marina Lameiro zinema-zuzendariak haren sorkuntza zinematografikoko prozesuak deskubrituko dizkigu. Bere bi film luzeetan zentratuko da batez ere: lagun-talde batekin egindako Young and beautiful (2018) eta Dardara (2021), Berri Txarrak musika-taldearekin egindakoa. Baina nolabait bere zinema osatzen duten beste sorkuntza eta erreferentzia batzuk ere partekatuko ditu.

Zinemagilea eta ekoizlea da Marina Lameiro. Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziatu zen Juan Carlos Erregearen Unibertsitatean, eta Sorkuntzako Dokumentalari buruzko masterra egin zuen IDEC-UPF unibertsitatean, eta Ikus-entzunezkoen Muntaien Graduondokoa unibertsitate berean. UnionDocs zentroko Collaborative Studioko (CoLab) kide izan zen New Yorken, artista egoiliar gisa. 2018an estreinatu zuen bere lehen film luzea, Young & Beautiful, besteak beste Punto de Vista Jaialdiko Publikoaren Sari Berezia jaso zuena 2018an, Feroz Sarietarako izendapena lortu zuena eta 20 herrialde baino gehiagotan ikusi ahal izan dena. Arantza Santesteban zuzendariaren 918 Gau film luzearen ekoizleetako bat izan da; Doclisboa jaialdiko Lisboa Hiria Sari Nagusia eta Turingo Zinema Jaialdiko film dokumental onenaren saria jaso ditu, besteak beste, film horrek. Paraiso da Lameiroren azkeneko lana; FidMarseille jaialdian estreinatu zen nazioarte mailan, eta nazioarteko hainbat jaialditara eraman dute, hala nola Reykjavik International Film Festival eta Mexikoko Black Canvas jaialdietara.