05/05. Ostirala

20:00 Euskal Gastronomia Kofradia

Gastro Soul Party

Dock Of The Bay + Reggae Got Soul Collective

Sold out

Jatean eta dantzan hastea da guztia: Dave Mack (Doncaster - UK), Gautxos (Mallorca / Bilbao), Roberto Tortuga (Baiona), Ritxi Skatalite (RGS).

Dave Mack. Ia hogeita hamar urte daramat Ska, Rocksteady eta Northern Soul musiken bilduma egiten eta diskoak jartzen. Nottinghamen hasi nintzen diskoak jartzen 90eko hamarraldi amaieran, WASP SOUND SYSTEM bikainak inspiratuta (Tradition Hi-Fi izenarekin ere ezaguna). Ez nuen hutsik egiten Londreseko SET THE TONE ’67 jaialdira, eta mundu osoko ekitaldi askotan jo dut azkeneko 15 urteetan: AEB, Japonia, Suedia, Espainia, Norvegia, Alemania, Austria.

Ritxi Skatalite. Hemengo agertokietako ohiko susmagarria, eta Gastro Reggae deritzon proiektu xume honen antolatzaileetako bat da Ritxi; urteak daramatza musika aztoratzen (Donosti Reggae City, Reggae Beat Weekender , Gastro Reggae..), eta Reggae Got Soul-Original Boss Sounds Selectors euskal kolektiboko kidea eta sortzaileetako bat ere bada. Urte hauetan guztietan, maleta hamaika lekutatik paseatzeko aukera izan du, bai Euskal Herrian, bai beste herrialde batzuetan, hala nola Suitzan, Frantzian, Erresuma Batuan, Suedian eta Austrian. Jamaikako 60ko hamarraldi loriatsuko erritmoetan zentratzen dira bere emanaldiak (Ska, Rocksteady eta Reggae).

Roberto Tortuga. Baionatik. Donostiako Reggae Got Soul-Original Boss Sound kolektiboko kide ohia eta sortzaileetako bat. Mugaren beste aldean jarraitzen dut, biniloari eta 60 eta 70eko hamarraldietako doinu afro-amerikarrei eskainitako hainbat jai antolatzen (Kalostrape Groove Klub, Keep Rollin...). Eta, jakina, ez dut nire maletatxoarekin bidaiatzeko aukerarik galtzen, musikarekiko sentitzen dudan maitasuna jende jatorrarekin partekatzeko.