Sariak & Epaileak

2017eko Dock of the bay musika dokumentalik onenari saria, 2.000 euroko diru kopuruarekin. Lehiaketa ataleko film bati emango zaio saria. Epaimahaia zinemako kide nabarmenek osatuko dute eta horiek erabakiko dute film irabazlea.

Sade saria, 1.000 euroko diru kopuruarekin.

Publikoaren saria, diru laguntzarik gabea.

Sari eta aipamenak deskargatu

Alejandro Díaz

Alejandro Díaz

2000. urtetik hainbat aldizkarirentzat idazten du, besteak beste: Miradas de Cine, Tren de Sombras, Lumière, Transit, La Furia Umana, Caimán – Cuadernos de Cine (lehen Cahiers du cinéma – España) eta Rockdelux. FICXixón jaialdiko programatzaile gisa hasi zen, eta 2012tik, Sevillako Europar Zinemaren Jaialdiko programazio departamentuaren zuzendari da. Bestalde, Olvidos vergonzosos (2015) liburua argitaratu du eta Ihesa film laburra idatzi eta zuzendu. Azken hori Kimuak 2016 katalogoan parte hartzeko hautatu zuten.

Felipe Cabrerizo

Felipe Cabrerizo

Donostia, 1973. Artearen Historian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Zinematografiaren Historia eta Estetika masterra egin zuen Valladolideko Unibertsitatean. Halaber, Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko (AEHC) kidea da. Hainbat artikulu eta kapitulu idatzi ditu liburu kolektiboetan eta aldizkari espezializatuetan, eta bakarka, berriz, hauek argitaratu du: Tiempo de mitos: las coproducciones cinematográficas entre la España de Franco y la Italia de Mussolini (2006) eta La Atenas militarizada: la industria cinematográfica en Gipuzkoa durante la Guerra Civil (2007). Prentsan dauka La Codorniz en cinta: del humorismo al cine y vuelta argitalpena; Espainiako Filmotekak 2013an argitaratuko du eta Santiago Aguilarrekin batera idatzi du. ¡Radio Círculo irratian Psycho Beat! programa zuzentzen du. Madrilgo Círculo de Bellas Artes kulturguneko Cine Estudioko programatzaile izan da. Irakaslea, itzultzailea eta programatzailea, Serge Gainsbourg: elefantes rosas (2016) lanaren egilea da eta, gaur egun, Françoise Hardyren memoriak prestatzen ari da: La desesperación de los simios... y otras bagatelas.

Kikol Grau

Kikol Grau

Historiako gradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Modu erabat independentean lan egin du TVEko Metropolis programarentzat, eta musika gaiei buruzko sei programa eta kulturari buruzko bi egin ditu horren barruan. Hamaca bideo banaketako etxean egiten du lan. Grauren lehenengo filma, Objetivo Gadafi, arabiar udaberrian zehar gertaturikoak modu informatibo eta historikoan jorratzen dituen film belikoa da. 2015. urtean Donostiako Dock of the Bay jaialdiko lehenengo saria irabazi zuen Las más macabras de las vidas lanarengatik. Film horretan Espainiako trantsizio politikoa azaltzen zuen Eskorbuto musika taldearen diskografiaren bitartez. Gaur egun, Cicatriz eta La Polla Records taldeen historiari buruzko Inadaptados eta No somos nada bere hirugarren eta laugarren filmak aurkezten ari da.

Leire Apellániz

Leire Apellániz

Leire Apellanizek (1975) zinema jaialdi nazional ugaritan lan egin du, eta gaur egun, Donostiako Zinemaldiko Sail Teknikoko arduraduna da. Paraleloki, ekoizle lanetan aritu da buru-belarri Sr&Sra bere ekoizpen etxeak landutako hamaika ikus-entzunezko proiektutan. Berriki ekoitzi eta zuzendu du bere lehen film luzea: El último verano (Azken uda, 2016).

Virginia García del Pino

Virginia García del Pino

Zinema zuzendaria da, eta UAB unibertsitateko Dokumental Sortzailea masterreko irakaslea. 2008an hainbat sari jaso zituen Lo que tú dices que soy lanagatik. Garcíaren El jurado (2012) lehen film luzea jaialdi garrantzitsuen sail ofizialean sartu da. 2013an, Márgenes jaialdiak bere lanaren atzera begirakoa egin zuen. 2014an, Cineuropa jaialdiak arreta jarri zuen bere lanean. Garcíaren azken lana, La 10ª carta (2014), Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta Basilio Martín Patino zinemagile ospetsuaren erretratu bat da.