Dock Of The Bay 2017 - 10. edizioa

2017ko Urtarrilaren 7tik 14ra - Antzoki Zaharra & Trueba Zinemak

Musika dokumentalen hamar urte. Hamar urte txalo artean, historia onen artean eta musika artean, musika asko. Atzera begiratzean, gaztetua ikusten dugu gure burua, ilusio handiz eta erne beti. Ibilitako bideari begiratzeak hunkitzen gaitu. Saihestezina da.

2007an sortu ginen, zinema jaialdi gisa. Jaialdia haziz joan zen hurrengo edizioetan: sekzio bat gehitu genion lehiaketari, ekimen paraleloak bultzatu genituen, proiektatzeko egunak eta lekuak areagotu genituen, argitalpen lerro berri bat ireki genuen, eta zinemaren pentsaerara, kritikara eta industriara hurbildu ginen. Gaur egun, 10.000 ikus-entzule baino gehiago ditugu, izenburu gehiago urtero, eta zortzi eguneko egitarau etengabea.

Dock of the Bay, 9 edizioren ondoren, genero horren erreferente bihurtu da Europan. Halaber, kultur ekitaldi garrantzitsu bat da Donostian, eta, batik bat, musika dokumentalen zinemaren topagune bat, aurkezpen gune bat eta erakusketa gune bat izatea du xede. Eskerrik asko hazten lagundu diguzuen guztiei, bisitatzen eta babesten gaituzuenei. Eskerrik asko, batez ere, edizioz edizio aretoak betetzen dituzuenei. Jaialdiaren parte zarete guztiak.

Dock of the Bayren hamargarren edizio hau zuentzako da.