06/05. Ostirala
19:00 Principe Zinemak 10
Turning Man - 81 rpm
Robin Trouillet / Alemania (2021 - 13’57’’ - VOSE)
Erosi sarrerak
Jürgen Leppert, “Der Dreher” izenaz ere ezaguna, ingeniari diplomatua da, bozgorailuen asmatzailea, 360 gradutako dantzaria, talentu handiko frisbee jokalaria eta 1968ko mugimenduaren erabateko jarraitzailea. Karlsruher-en legendaren inguruan ardaztuta dago dena, eta ez dantzalekuan bakarrik. Musikari, dantzari eta errebeldiari egiten zaien maitasun-aitorpena. Korrontearen aurka igeri egiten duen pertsona baten ezaugarria. 81 urterekin festarako ere zaharregia ez izatearen erakusgarri.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Robin Trouillet
- Urtea: 2021
- Herrialdea: Alemania
- Iraupena: 13 min. 57 s.
- Jatorrizko hizkutza: Alemaniarra
- Protagonistak: Jürgen Leppert
- Kameralari: Josua Wielandt
- Editorea(k): Josua Wielandt, Robin Trouillet
- Produktoreak: Robin Trouillet
Robin Trouillet
27 urte ditu Robin Trouilletek, eta komunikazio, arte eta produkzio ikasketak egiten dihardu Offenburgen. Hanburgon eta Munichen egin dituen praktikei eta hainbat proiektutan egin dituen kolaborazioei esker, esperientzia du zinemaren arloan. Zinemagile eta zuzendari gisa, jendearengan eragina izango duten istorioak eta irudiak bilatzen ditu. Ikasteaz gain, freelance lan egiten du, eta beti egoten da ideia berrietara irekita.