06/05. Ostirala
19:00 Principe Zinemak 10
Son Chant
Vivian Ostrovsky / Estatu Batuak (Espainiako estreinaldia - 2021 - 12’46’’ - VOSE)
Azkeneko hamarraldian filmatutako 200 mini DV ahanzgarri baino gehiago ikusi ondoren, deigarria iruditu zitzaidan gaueko planoen sekuentzia bat aurkitu nuen: Chantal Akerman eta Sonia Wieder Atherton afaldu berri genuen Pariseko brasserie batetik irteten; agur ezezaguneko eszena bat zen. 2016an, PERO ELSEWHERE ES SIEMPRE MEJOR 4 minutuko lana egin nuen Lincoln Center-ek Chantal Akermani egin zion Omenaldirako. Zati honekin topo egin nuen arte, ez zitzaidan bururatu haren ondoren beste ezer egiterik. UNSOUND lana bukatu berri nuen, New Yorkeko Film Forumek atondorako enkargatu zidan film labur mutua. Eskakizunetako bat zen film mutua izatea, aretoetan jendeari eragozpenik ez sortzeko. Soinuarekin lan egitea oso gustuko dudanez, soinurik gabeko baina soinuari buruzko film batean zentratu nintzen. Edo nola itzuli soinua bisualki irudietan, isiltasunez. Akerman hil ondoren, zinema-aldizkarietan haren filmei buruz argitaratu ziren testurik gehienek enkoadraketen, planoen iraupenaren, espazioaren, erritmoaren eta beti presente zegoen Holokaustoaren arabera aztertu zuten Akermanen lana. Ez zen batere ohikoa soinuak bere lanean zuen garrantziaz hitz egitea. Ez zuten Sonia Wieder Atherton-ekin izan zuen lankidetzari buruz ere hitz egiten; 20 film baino gehiago egin zituzten elkarrekin. Horrenbestez, haren lanaren alderdi hori sakonago aztertzen hasi nintzen. Eta New York, Paris eta Mosku zirenez hirurok bat gentozen lekuak, nire irudi batzuk bere irudiekin tartekatu nituen.