06/05. Ostirala

19:00 Principe Zinemak 10

Ignora

Hannot Mintegia / Espainia (World Premiere - 2022 - 17’46’’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Irunen, Kopenhagen eta Donostian errodatuta dago Ignora, eta bi soinu-artista erretratatzen ditu, elkarrekin arnasten eta kontraarnasten. Ainara LeGardonek eta Ignacio Córdobak ez diote beldurrik izaten uzteari eta beste hori sortu ahal izateari. Aldi berean eta bakoitza bere aldetik ikusten eta entzuten ditugu; garapenean dagoen bilaketa bat, soinuaren arloan ikertzen, arreta entrenatzen eta entzutea trebatzen. Hannot Mintegiak belarriak uzten dizkie bere begiradarekin. Ignora ikuspuntu pertsonalaren, egilearen, egiaztapena ere bada. Ia beti, planoaren barruan birlaukiratuta daude pertsonaiak. Kameran zehar ikusten ditugu, bai, baina, aldi berean, kamera hori haiei begira dago atean zehar, bi zuhaitzen artetik baso zarbatsu batean, edo soinu-tresnen eta -tramankuluen artean harrapatuta. Hannoten zinemagile lanak eta Ainara eta Ignacioren soinu-artisten lanak elkarrizketan jarduten dute. Etengabe galdetzen eta erantzuten dute, eta feedback hori da filmaren narrazio-ardatz nagusia. Kontatzen dena ez da prozesu baten istorioa; ez da azalpen bat. Ainararen eta Ignacioren soinu-piezek eta ekintza performatiboek moldekatu dute film horren itxura, eta Hannotek musika-ikerkuntza horren inguruan dituen kontuek eta jakin-nahiak bideratzaile gisa balio dute, soinuei “diren bezalakoak” izaten utziz, John Cage-ek zioen bezala.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Hannot Mintegia
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 17 min. 46 s.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Ainara Legardon, Ignacio Córdoba
  • Editorea(k): Hannot Mintegia
  • Produktoreak: Ainara Legardon, Ignacio Córdoba

Hannot Mintegia

Hannot Mintegia

Hannot Mintegia euskal telebista publikorako dokumentalak zuzentzen, editatzen eta horien postprodukzioan lan egiten du. Zuzendaritzako eta muntaketako laguntzaile izan zen Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Jai Alai Blues (2015) dokumentalean, eta postprodukzioaz arduratu zen Donostiako Zinemaldiko Culinary Zinemarako hautatu zuten A la Bizkaina (2013) lanean. 2016an, bere lehendabiziko zinema-dokumentala aurkeztu zuen, zuzendari lanetan: Markak, hura ere Zinemaldian aurkeztu zena.