06/05. Ostirala

19:00 Principe Zinemak 10

DOPO YUMEmories

Jordan Gallard / Estatu Batuak (Opera prima - World Premiere - 2022 - 13’36’’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Dokumental labur honek New York hiriko Dopo Yume rock taldearen historia kontatzen du; 90eko hamarraldi erdialdean sortu zen taldea, lagun-talde sinesgaitz batetik abiatuta. Etxeko bideoen eta taldeko abeslariak gaur egun egiten duen kontakizunaren bitartez, haren oroitzapenak, gorabeherak, lagunak eta helmuga eta tragedia ekarri zituzten musikaren eta paperaren inguruan sortu zen komunitatea ezagutuko ditugu. Kat Gould modako modelo nerabe batek hogei urte inguruko musikari talde bati 15 urteko Jordan Galland aurkeztu zienean, inola ere ez zuen pentsatzen hurrengo bi hamarraldietan haren kolaboratzaile izango zirenik. Garai hartan Jordanen eta bere lagun berrien artean zegoen adin-aldeak eragotzi egin zion haien munduan erabat murgiltzea. Artistaz osatutako zirkulu zirraragarri horrek inspiratuta, Jordanek musika talde bat osatu zuen institutuko bi ikaskiderekin batera; abesti orijinalez osatutako kontzertu bakarra eskaini zuten haien debuteko albumak promozionatzen ari ziren Sean Lennon eta Rufus Wainright abeslarien artista gonbidatu gisa jarduteko bira batera gonbidatu zituztenean. Taldeko bi kidek New York hiria utzi eta unibertsitatera joan zizenean, Jordan bertan gelditu zen, NUYri laguntzeko. “Dopo Yume” izenarekin jarraitu zuen, musikari berriak biltzen. Orain hasieratik konexio sakona izan zuen musikarien laguntza izan zezakeen; urte batzuk zaharragoak ziren, eta askoz esperientzia handiagoa zuten: David Mueller, Timo Ellis eta Sean Lennon-ekin hain zuzen ere. Biretan izan zuen haiekin harremana. Kide asko igaro ziren taldetik urteetan zehar; artista eta musikari nabarmenak izan zituen: Cibo Matto eta Rooney taldeetakoak, Lissy Trullie, Brendan Fowler, Adam Crystal eta Pamela Stickney barne. Dopo Yume oso erakargarria bihurtu zen 90eko hamarraldi amaieran eta 2000ko amaieran, Ween, Phantom Planet eta OK GO! bezalako taldeen talde gonbidatu gisa jardun zuen, aldizkari eta egunkari garrantzitsuetan agertu zen –New York Times, Interview Mag eta W Mag–, taldearen izena aipatu zuten Jake Gyllenhaal eta Anne Hathaway protagonista izan zituzten filmetan, eta Bijou Phillipsek parte hartu zuen taldearen musika-bideo batean. Baina taldeak ez zuen inoiz gorenera iristerik lortu. Kat Gould Jordani gero bere taldekide izango ziren musikariak aurkeztu zizkion laguna modu tragikoan hil zen 26 urterekin; gertaera hark sortu zien estresa eta tentsioa gehiegizkoak izan ziren, eta desegin egin zuten taldea. Dopo Yume taldearen abesti askok bigarren aukera bat izan zuten Domino Kirke abeslariaren eta Mark Ronson ekoizlearen eskutik; “Everyone Else is Boring” abestiak esaterako, Jordanek Kat-en omenez idatzi zuen abestiak. Film hau auto-erretratu bat da nolabait, baita konposatze-prozesuari egiten dion begirada sakon bat eta iraganeko garaiei eta galdutako adiskideei zuzendutako maitasun-gutun nostalgiko bat ere.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Jordan Galland
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Estatu Batuak
  • Iraupena: 13 min. 36 s.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Jordan Galland, David Mueller, Adam Crystal, Sean Lennon, Timo Ellis
  • Kameralari: Jordan Galland
  • Editorea(k): Jordan Galland
  • Produktoreak: Jordan Galland, David Mueller
  • Produkzio etxea: Slush Puppy Music

Jordan Galland

Jordan Galland

“DOPO YUMEmories” Jordan Gallanden lehenengo dokumentala da. Hiru film narratibo idatzi eta zuzendu ditu. Haren lehenengo filma, ROSENCRANTZ & GUILDENSTERN ARE UNDEAD (2010) Slamdance-eko Zinema Jaialdian estreinatu zen, eta Indican Pictures etxeak estreinatu zuen zinema-aretoetan. Gallarden bigarren filma, ALTER EGOS (2012) Fantasiazko Zinema Jaialdian estreinatu zen, eta Kevin Smithen Smodcast zigiluak estreinatu zuen eOne telebistaren bitartez. AVA’S POSSESSIONS (2016) da bere hirugarren film laburra, eta SXSW jaialdian estreinatu zuen; Orion Pictures etxearen eskutik estreinatu zen, gainera, mundu osoko zinema-aretoetan, hainbat hizkuntzatara itzulita. Iragarkiak eta musika-bideoak ere zuzendu izan ditu. Musikari eta konposatzaile gisa, hainbat album propio argitaratu du Gallandek, eta hainbat proiektutan kolaboratu du, hala nola Mark Ronson, Fischerspooner, Daniel Merriweather, Cibo Matto eta Sean Lennon musikariekin. Film eta telebista-programetarako musika konposatu du, hala nola Lena Dunham zuzendariaren TINY FURNITURE (2010) filmerako eta Neistat anaien HBO serierako, baita sari ugari jaso duen SUPPORTING CHARACTERS (2012) filmaren jatorrizko partitura ere.