03/05. Astearte

19:30 Dabadaba

The Ballad of Genesis and Lady Jaye

Marie Losier / Estatu Batuak (2011 - 72’ - VOSE)

The Ballad of Genesis and Lady Jaye lanak Genesis Breyer P-Orridge eta Lady Jaye haren emazte eta kide artistikoaren historia kontatzen du; maitasunagatik, izaki bakar batean fusionatzea erabaki zuten. New Yorkeko azkeneko 30 urteotako abangoardiako artista nagusia izan zen, industria-musikaren sortzaileetako bat dela uste da (Coum Transmission, Throbbing Gristle, Psychic TV). Artearen eta biologiaren mugak desafiatu ditu Genesisek. 2000. urtean, Genesisek hainbat ebakuntza egiteari ekin zion Lady Jaye-ren antza hartzeko, ekintza arriskatu, handinahi eta subertsiboa. The Ballad of Genesis and Lady Jaye lanak azken maitasun- eta mirespen-ekintza hori kontatzen du.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Marie Losier
  • Urtea: 2011
  • Herrialdea: Estatu Batuak
  • Iraupena: 72 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Genesis P-Orridge, Lady Jaye
  • Editorea(k): Marie Losier
  • Produktoreak: Marie Losier
  • Produkzio etxea: Marie Losier

Marie Losier

Marie Losier

Marie Losier (Frantzia, 1976) zinegilea eta komisarioa da. 20 urtez New York hirian lan egin du, eta museoetan, galerietan, bienaletan eta festibaletan erakutsi izan ditu bere pelikulak eta bideoak. Abangoardiako zuzendarien, musikarien eta konpositoreen erretratu zinematografiko ugari egin ditu, besteren artean hauenak: Kuchar anaiak, Guy Maddin, Richard Foreman, Tony Conrad, Genesis P-Orridge, Alan Vega, Peter Hristoff eta Felix Kubin. Artista horien bizitza eta lana arakatzen dituzten filmak dira, kapritxosoak, poetikoak, onirikoak eta konbentzioetatik urrun. Losierren aurreneko film luzea Genesis Breyer P-Orridge musikari eta artista aitzindariaren eta haren bikotekide Lady Jayeren erretratu bat zen. La Balada del Génesis y Lady Jaye Berlineko Zinemaldian estreinatu zen 2011ko otsailean, eta hainbat sari irabazi eta zinemaldi ugaritan proiektatu zen. Losierrek bere karreraren atzera begirako bat izan du MoMA NYen duela gutxi eta 2018ko azaroan bere film guztiak eskuratu ziren museoko artxiboetarako. Felix Kubin (Felix Kubin, Atomium Vertigo) konpositore eta musikari alemanari buruzko bere film luzea amaitu eta gero, ikus-entzunezkoen, arte plastikoen eta argazkilaritzaren eremuko erakusketak eta lanak egiten jarraitzen du.