02/05. Astelehena
21:15 Principe Zinemak 9
Magaluf Ghost Town
Miguel Ángel Blanca / Espainia (2021 - 90’ - VOSE)
Gauza arraroak gertatzen ari dira Magalufen: pixa- eta odol-usaina, polizia-kotxeak eta anbulantziak kaleetan gora eta behera inork garrantzirik ere eman gabe, oihuak gauaren erdian… Magaluf Mallorka uharteko herri txiki eta lasaia da; batzuk Balearretako Twin Peaks izena ematera ausartu dira. Magalufeko herritarrek badute barne-borroka bat, egunerokotasuneko maldizioen eta oporretako plazer jatorraren artekoa; low cost deritzon turismoaren europar paradigma bihurtu da herria, mugarik gabeko gaueko entretenimenduan oinarrituta. Milioi bat turistak hartzen du udan Magaluf, espazio publikoa ia dena baimenduta dagoen parke tematiko bihurtzen duten mamuak bailiran. Bitartean, Magalufeko biztanleak kontraesanen artean bizitzen saiatzen dira, inbasio modura sentitzen duten baina, aldi berean, ostalaritzaren sektorean milioika euro eta lanpostuak sortzen dituen, eta Magalufen ezaugarriak izan ezean, beste inon biziraungo ez lukeen jende askori aukerak ematen dizkion eredu turistiko horren arteko kontraesanen artean. Magaluf Ghost Town komunitate baten erretratua da, denboraldiz kanpoko eta goi-denboraldiko erretratua, thrillerera hurbiltzen den misteriozko tonu batetik, baina komedia kostunbrista bistatik galdu gabe, dokumentala eta fikzioa nahastuz. Turistifikatutako testuinguru batean bizirauten saiatzen den herri baten ametsei buruzko istorioa da, nazioarteko maila hartzen duena, baita Europan turista izateak esan nahi duenari buruzko hausnarketa ere.