02/05. Astelehena
19:30 Dabadaba
Bixa Travesti
Claudia Priscilla, Kiko Goifman / Brasil (2018 - 75’)
Linn da Quebrada abeslari eta artista transgenero brasildarraren eskutik ahalmen eta ausardia handiko film bat erakusten zaigu, gorputzaren eta bere irudikapenaren inguruan. Pelikula dibertigarria, transgeneroa, feminista eta favelakoa.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Claudia Priscilla, Kiko Goifman
- Urtea: 2018
- Herrialdea: Brasil
- Iraupena: 75 min.
- Jatorrizko hizkutza: Portugues
- Protagonistak: Linn da Quebrada
- Kameralari: Karla da Costa
- Editorea(k): Olívia Brenga
- Produktoreak: Evelynn Mab
- Produkzio etxea: Paleotv
Claudia Priscilla
Zinegilea, idazlea eta ekoizlea da. São Paulon bizi da eta 1972an jaio zen. Kazetaria zen hasiera batean, eta film laburrak zuzentzen egin zuen bere sarraldia zinean. Bere aurreneko film luzea, Iron and Milk dokumentala, kartzelan bizitako amatasunari buruzkoa da. Kiko Goifmanekin lankidetzan, Look at Me Again film luzea ere zuzendu zuen: gizon transexual bat protagonista duen road movie bat Brasilgo ipar-ekialdeko aldirietatik. Zuzendari lanean generoaren inguruko eztabaidan oinarritu du bere obra.
Kiko Goifman
Film luze hauek zuzendu ditu: Periscópio (2013) fikziozko filma, Rotterdameko Zinemaldian hautatua; Olhe PraMim de Novo (2011) dokumentala, Berlinalen hautatua, Claudia Priscillarekin batera zuzendua; FilmeFobia (2008) fikziozko filma, Locarnoko Zinemaldian hautatua; Handerson e as Horas (2007) dokumentala, São Pauloko autobus bateko jendeari eta bertan garatzen den denborari buruzkoa, Locarnoko Zinemaldian hautatua, eta Nantesko Festival des 3 Continents-en inaugurazioko pelikula (2007); Atos dos Homens (2016) dokumentala, Prince Claus Fundazioak (Holanda) eta World Cinema Fundazioak (Alemania) finantzatua, Berlinalerako hautatua, eta Nantesko Festival des 3 Continents-en dokumental onenaren saria irabazitakoa (2006); eta 33 (2003) dokumentala, Hubert Bals Fundazioak finantzatua, eta Locarnoko Zinemaldian, Rotterdameko Zinemaldian (2003), Marseillako Zinemaldian eta Italiako NoirFest-en hautatua.