04/05. Asteazkena

21:15 Principe Zinemak 10

Atlantide

Yuri Ancarani / Italia, Frantzia, Qatar (2021 - 104’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Daniele Sant’Erasmoko gazte bat da, Veneziako Urmael ertzeko uharte batekoa. Bere asmamenarekin bizi da, bere lagun-taldearengandik ere isolatuta; haiek barchinoarekiko (motordun txalupa) gurtzaren bitartez adierazten den plazeraren bilaketa-existentzia bat arakatzera dedikatzen dira. Obsesio hori motor gero eta indartsuagoak eraikitzean zentratzen da, urmaeleko txalupa txikiak lasterketa-ontzi arriskutsu bihurtzeko. Daniele-en ametsa ere errekorrak hautsiko dituen barchinoa da, sailkapeneko goreneko postuetara eramango duena, baina bere ametsaren alde eta gainerakoen errespetua irabazteko egiten duen ororekin, aurkakoa lortzen du beti, zoritxarrez. Belaunaldi deserrotu baten harremanak, ingurunea eta ohiturak gainbeheratzen dituen dekadentzia ikusten da, Veneziako eta haren uharte-periferiako paisaiaren ikuspegi intenporaletik: Itzulerarik ezaren puntua hastapen maskulinoko kontakizun burtzoroa da. Bortitza eta porrotera kondenatua, lehertu egiten da, mamu-hiria hondoratze psikodeliko batera arrastatuz.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Yuri Ancarani
  • Urtea: 2021
  • Herrialdea: Italia, Frantzia, Qatar
  • Iraupena: 104 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Italiarra
  • Protagonistak: Daniele Barison, Maila Dabala, Bianka Berényi, Alberto Tedesco
  • Kameralari: Yuri Ancarani
  • Editorea(k): Yuri Ancarani
  • Produktoreak: Marco Alessi, Marta Tagliavia
  • Produkzio etxea: Dugong Films, Luxbox, Unbranded Pictures, Alebrije Producciones, Mirfilm

Yuri Ancarani

Yuri Ancarani

Yuri Ancarani (1972) italiar bideo-artista eta zuzendaria da. Haren lanak dokumentalaren, zinemaren eta artearen arteko etengabeko nahasketa batetik sortzen dira, eta eguneroko bizitzako ikusteko errazak ez diren eskualdeak arakatzera bideratutako ikerketa baten emaitza dira; artistak berak bertatik bertara sakontzen du errealitate horietan. “El Desafio” (2016) filmarekin, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Locarnon eta, urte hartan bertan, New York Times egunkarian, “Ikusi beharreko bederatzi zuzendari berriren” artean aipatu zuten. Museo eta erakusketa nazional zein nazioartekoetan erakutsi ditu bere lanak, hala nola: Veneziako Arte Biurtekoan, Fondazione Sandretto Re Rebaudengon (Torino), MAXXI museoan (Erroma), Triennale museoan (Milano), Castello di Rivolin (Torino), Kunsthallen (Basilea), R. Solomon Guggenheim museoan (New York), Hammar museoan (Los Angeles), eta hainbat zinema jaialditan; besteak beste: New Directors/New Films, Locarno, Rotterdam, Viennale, SXSW, TIFF Toronto, Venice Film Festival.