Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Iván Castell
- Urtea: 2019
- Herrialdea: Estatu Batuak, Espainia
- Iraupena: 90 min.
- Jatorrizko hizkutza: Ingelesa, Frantsesa, Gaztelaniaz
- Protagonistak: Perturbator, Carpenter Brut, Gunship, OGRE, Dance With The Dead, 80s Stallone, Holodeck Records…
- Kameralari: Beltrán García, Adrián Barcelona
- Editorea(k): Iván Castell
- Produktoreak: Ana Castañosa, Javier Moreno, Rebeca Villar
- Produkzio etxea: Castell & Moreno Films, 9ª Media Lab
Iván Castell
Iván Castell Zaragozako zuzendari eta editore bat da (Castell & Moreno ekoiztetxearen sortzaileetako bat). 2008an egin zuen bere debuta zuzendaritzan, Nave # 527 film laburrarekin, eta ikus-entzunezko merkatuetan aurkeztua izan zen, besteak beste Clermont-Ferrand-en (Frantzia). Pelikula fenomeno biral bat bilakatu zen eta inpaktu handia izan zuen hedabide nazionaletan. 2014an film luze dokumentalean estreinatu zen Trovadores pelikularekin: underground artisten karrera arakatzen duen filma, musikatik bizitzeko borrokan jarraitzen duten haiena. Beti musikaren unibertsoari lotuta, bideoak ere egin ditu talde hauentzat: The Closers (King of Patio Records), Hankat (Sounds of Copenhagen Records), Grossomo- do (Rap Solo) eta Calavera (Doma Clásica). Editore nagusia izan da Justi&Cia (2014) eta Muchos pedazos de algo (Malagako Zinemaldia, 2015) pelikuletan eta El precio de la risa (2017) dokumentalean.