05/05. Osteguna
19:00 Tabakalera Zine Aretoa
BSO: Películas de carretera. El tráfico u otras formas de organizar la vida
Claudia Sánchez eta Milagros Valerio; Asortziren zuzeneko musikarekin.
Kotxez gainezka dagoen hiri baten erdian, badirudi haiekin batera mugitzen direla nortasunak. Gure nortasunak eta bizitzak joan-etorrian ezartzen badira, horrek etengabe aldatzen ari den gizarte bat osatzen du. Madril-Donostia. Donostia-Madril. Mugikorrean oroitzapen lasaigarri baten bila ari naizela, kotxetik, autobusetik, trenetik ikusten diren ilunabarrak aurkitu ditut. Errepideak etxe mutante bat dirudi, non gure nortasunek atseden hartzen duten. Lehiakortasunaren dinamikaren pean bizi den gizarte baten erdian, milaka gaztek migratzen dute, bere lekua aurkitzeko helburuz edo, beharbada, haien buruekin aurkitzeko nahiarekin.