05/05. Osteguna

19:00 KM Kulturunea

Elkarrizketa #2: Irudiak, etorkizuna gorabehera: errodatzea, erakustea, kontserbatzea

Pela del Álamo, Docs&Talks, Tulsa, Miquel Martí Freixas

Pela del Álamo

Pela del Álamo

Pela del Álamo (Madril, 1979). Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziaduna (2002) eta Masterra Sorkuntzako Dokumentalean, Bartzelonako Pompeu-Fabra Unibertsitatean (2006). 2001. urteaz geroztik, publizitatean, telebistan eta zineman lan egin du. 2005ean, delÁlamo estudioa sortu zuen, eta jarduera profesional hori proiektu pertsonalekin uztartzen du han. Bi film dokumental zuzendu eta ekoiztu ditu, A cuarta pista (2006) eta N-IV (2012). Azken lan horrekin, sariak jaso zituen Malagako Jaialdian, Margenes, MiradasDoc eta Alcances jaialdietan, eta beste batzuetan ere hartu du parte, hala nola Semincin, Cinespañan, LimaIndependienten eta DocumentaMadriden. 2013an, Curtocircuito Nazioarteko Zinema Jaialdiko (Santiago de Compostela, Espainia) zuzendari artistiko bihurtu zen, eta kargu horretan, hainbat atzerabegirakoren komisario izan da, Ulrich Santiago, Peter Greenaway, Jørgen Leth, Aki Kaurismäki, Abel Ferrara eta Seidl Loznitsa zinemagileekin, besteak beste. Era berean, film laburren programatzailea da Los Angeleseko (Kalifornia) Spanish Cinema Showcase LA OLA jaialdian, eta Programazioko Burua Margenes Madrileko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Epaimahaikide izan da nazioarteko hainbat jaialditan, hala nola Curtas Vila do Conde, Riga International Film Fest, Hamburg International Film Festival eta Catapulta – FICUNAM eta FIDMarseille jaialdietan. Proxecta –Coordinadora de Festiavais de Cine de Galicia– koordinakundeko sortzailea eta zuzendaritza-batzordeko kidea eta Pantalla Zinemako Koordinakundeen Estatuko Federazioko sortzailea da. Gaur egun, Montaña ou Morte bere hurrengo film luzea garatzen ari da Zeitun Films-entzako.

Docs&Talks

Docs&Talks

Docs&Talks Inés Calerok eta Laura Garcíak sortutako podcast-a da, eta ez-fikziozko zinea partekatzeko beharretik sortu da. Oraindik ez dakigu nor den Docs eta nor den Talks, baina lotura horretatik hurbilago sentitzen gara, bizitza eta zinema lotzen eta konektatzen baititu. Badakigu, ordea, genero-ikuspegia duten istorioak zabaldu nahi ditugula eta haien zinema-hizkuntza berritu.

Tulsa

Tulsa

Miren Iza (Donostia, 1979) da Tulsa, euskal konposatzaile eta abeslaria; 90eko hamarraldi amaieran hasi zuen bere ibilbidea musikaren munduan, Electrobikinis emakumeen punk pop taldearekin. 2007. urteaz geroztik, sei disko argitaratu ditu, Tulsa izen artistikoarekin. Gazteleraz idazten ditu abestiak, pop bokazioz abesten dituen kontakizunak. Oso bestelako generoak lantzen dituzten emakumeen eragin handia du; hala nola musika melodikoaren, bluesaren edo dream poparen generoak lantzen dituztenena: Mari Trini, Beach House, Bessie Smith eta Karen Dalton, besteak beste. Zinemarekiko duen maitasunak hainbat zinema-proiektutan parte hartzera eraman du; musika jarri die, esaterako, Jonas Truebaren Los exiliados romanticos eta Raul Santosen Ignonauta lanei. 2007an, Errebelazio Artistaren Latindar Grammy sarirako izendatu zuten, eta haren azkeneko diskoa Ese Extasis da, 2021eko maiatzean editatu zena.

Miquel Martí Freixas

Miquel Martí Freixas

Programador, gestor cultural, profesor y crítico especializado en cine de no ficción. Programador en diversidad de espacios culturales (Documenta Madrid, Filmoteca de Catalunya, États généraux du film documentaire, ZINEBI, Curtocircuito, entre otros) y miembro del equipo que refundó el cine Zumzeig, Premio Ciudad de Barcelona 2018. Profesor invitado en ESCAC desde 2009 y creador de la revista online Blogs&Docs (2006-2013), la primera publicación en España dedicada al análisis del cine documental. Actualmente es codirector del festival La Inesperada. Investiga el lenguaje audiovisual en las redes sociales, habiendo realizado dos medioemtrajes "Sedated army crazy mirror" (2014) y "Songwar(e)" (2021).