04/05. Asteazkena

19:00 KM Kulturunea

Elkarrizketa #1: Irudiak, etorkizuna gorabehera: errodatzea, erakustea, kontserbatzea

Jorge Tur, Joan Porcel, Mariona Borrull, Jara Yáñez

Jorge Tur

Jorge Tur

Jorge Tur Moltó zinemagilea da, eta UABko (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) Sormenezko Dokumentalgintzako Masterreko irakaslea eta koordinatzailea. Egin dituen lanen artean, nabarmentzekoa da “Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz” dokumentalean Cicatriz musika-taldeari eskaini ziona. Ulertzen ez duen, ezagutzen ez duen edo beldurra eragiten dion horretan zentratzeko erabiltzen du zinema. Esploraziotik abiatzen da beti bere lan-metodoa, izan daiteke tanatorio batena (De función), psikiatriko batena (Castillo), bere auzoarena (Ja arriba el temps de remenar les cireres), urrutiko Mosku hiriarena (Diario ruso) edo basamortu ezezagun batena (Dime quién era Sanchicorrota). Hainbat sari irabazi dituzte haren lanek, hala nola Punto de Vista jaialdian, Sitgeseko jaialdian, Vila do Condekoan eta Alcances jaialdian, Documenta Madrid jaialdian, Dei Popolin, Las Palmasekoan, Transcineman eta Cinespaña Toulouse jaialdian. Hainbat museotan proiektatu dira, besteak beste, CCCBn, MUSAC museoan, Malban eta Muvim-en, eta beste hainbat gunetan, hala nola La Casa Encendida kultura-gunean, Arts Santa Monican eta Niemeyer-en. Hautatuak izan dira, bestalde, hainbat sariketetarako: Bafici, DocLisboa, Zinebi, Visions du Reel, Alcine, Fidocs eta Taiwan International Documentary, besteak beste. Hainbat erakusketatan ere hartu dute parte Tur-en lanek, hala nola D-Generación: experiencias subterráneas de la no ficción española erakusketan. Ekoizpen-espazio berrietatik egindako zinema esperimentalaren, bideoaren eta sormenezko dokumentalaren esparruetan egindako lanak biltzen ditu erakusketa horrek. Apología/Antología erakusketan ere erakutsi dira bere lanak; erakusketa horrek Espainiako Estatuko bideogintzaren 50 urteko errepasoa egiten du. Baita La última risa: una historia alternativa de la comedia española erakusketan ere, New Yorkeko The Film Society of Lincoln Center zentroan proiektatutakoa. Euskal Herriko Unibertsitateak editatutako Territorios y Fronteras 2. Emergencias y urgencias en el cine documental español liburuan ere hartu du parte Jorge Tur-ek. Halaber, proiektuaren idazketa modalitateari Zinema Garapenerako Funtsaren diru-laguntzak ematen dizkion batzordeko kide ere izanda (Proimágenes Colombia), baita ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunekoa ere (Zinema Dokumentaleko Bilboko Foro Profesionala). Hitzaldiak eta proiektuak garatzeko aholkularitza-zerbitzuak ere eman dizkie beste erakunde batzuei, hala nola Barranquillako Universidad del Norte unibertsitateari. Horrez gain, psikologian graduatua da, eta ikus-entzunezko tailerren koordinatzaile izan da zentro psikiatrikoetan. Azkenik, epaimahaikide ere izan da hainbat jaialditan: Atenas, Cali, Cadiz, Malaga, Široki Brijeg, Foradcamp eta Kanaria Handiko Las Palmaseko jaialdietan, besteak beste.

Joan Porcel

Joan Porcel

Joan Porcel (Palma, 1994). Ikus-entzunezko Komunikazioko graduatua. 2016. urtean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Dokumental Sortzailearen Teoria eta Praktika Masterra egin zuen. 2018an bere lehen filma egin zuen, “Samantha Hudson: Una historia de fe, sexo y electro-queer". Film hau FILMINek ekoitzi du, eta estatuko eta nazioarteko jaialdien zerrenda luze batean hautatu dute. Aipatzekoa da LesGaiCinemaMad (Madril) jaialdian Espainiako obra onenaren publikoaren saria. 2020an “Sempre Dijous” estreinatu zuen, Júlia Colom abeslari mallorkarraren sortze-prozesua kontatzen duen film luzea. Filmak In-Edit Zinemaldian (Bartzelona) epaimahaiaren dokumental nazional onenaren saria jaso zuen.

Mariona Burrull

Mariona Burrull

Zinema- eta serie-kritikak idazten ditu Fotogramas eta Serielizados aldizkarietarako eta Catalunya irratiko Les tardes saioan, SER Catalunya irratiko Tot és comèdia saioan eta Radio 4ko Va de cine saioan hitz egiten du. A klaseko jaialdietan espezializatu da, eta hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du horien berri emanez, hala nola El Antepenúltimo Mohicano, Sensacine, El Confidencial eta OtrosCines Europa-rekin.

Jara Yáñez

Jara Yáñez

Historialaria eta zinema-kritikaria. Caimán Cuadernos de Cine aldizkariko zuzendaria da (lehen Cahiers du cinéma. España); 2007an sortu zenetik dihardu han lanean. Irakaslea da Zinema-kritikako Masterrean (ECAM), eta produkzioari, v.o.s. emanaldiei eta espainiar film laburrei buruzko liburuen egilea ere bada, eta liburu kolektiboetarako hainbat zinemagileri buruzko testuak ere idatzitakoa. DocumentaMadrid jaialdiko programazio-batzordeko kide izan da, eta 2011z geroztik kolaboratzen du Alcine jaialdikoarekin. Reina Sofía Museorako haurrentzako ikus-entzuneko zikloen komisario izan da, eta Platino Educa hezkuntza-plataforman eta EducaFilmoteca programan parte hartu du. Bere testu askotan islatzen da genero-ikuspegiarekin duen konpromisoa, baita Femenino plural bere liburuan (Andrea Moránekin batera editatu zuen 2017an) ere, eta nabarmentzekoa da 2017az geroztik SEMINCI Nazioarteko Astearen barruan egiten den Zinemako Emakumeen Topaketak koordinatzen dituela.