Danny Garcia Bartzelonakoa da eta 90eko hamarkadan hasi zuen bere karrera Espainiako musika-prentsan idazten. Harrezkero, kolaboratzaile izan da hainbat argitalpenetan, High Times aldizkari mitiko estatubatuarra barne.
2012an, The Rise and Fall of The Clash atera zen argitara, nolabaiteko polemika sorrarazi zuen dokumentala, The Clash taldearen amaiera iluna aztertzen duena. Bi urte geroago Looking for Johnny atera zen merkatura. 2016ko abenduan Sad Vacation dokumentala nazioartean banatu zen, Donostiako Dock of The Bay jaialdian dokumental onenaren saria jaso ondoren.
2016an, Festival In-Edit-en barruan, Autosuficientes aurkeztu zen. Dokumentalak errepaso bat egiten du Parálisis Permanente taldearen ibilbide laburrari buruz, Ana Curraren eskutik.
2019an, Danny Garciak bi dokumental berri aurkeztu ditu: STIV (Dead Boys eta Lords of The New Church taldeetako abeslari Stiv Batorsi buruzkoa) eta Rolling Stone: Life and Death of Brian Jones.