Studio 54
Matt Tyrnauer - Estatu Batuak 2017 - 98 min.
Larunbata 12/01 23:15 Antzoki Zaharra
70eko urteetako hedonismoaren epizentroa izan zen Studio 54: izar ederrentzat, sexua askatzeko eta kokaina pilaka hartzeko berealdiko imana, arauak berak zehaztuak zituen gehiegikeriaren babeslekua. Matt Tyrnauerrek gaueko klub hura ireki zutenek izandako goraldia eta beheraldia kontatzen ditu: Brooklyneko bi lagun-min, Ian Schrager eta Steve Rubell. Haiek konkistatu zuten New York hiria, beren begien aurrean bertan behera erortzen ikusteko, azken batean. Azterlan bat da Studio 54, kontraesanetan zoragarria, irudi bitxien, patroi eta pertsonaia koloretsuen desfile bat, eta Schragerrekin berarekin izandako elkarrizketa zintzo bezain gogorrak biltzen dituena. Diskoteka bihurtutako antzokiaren barruan biltzen zen jendetzak gozatu egiten zuen dena onartuta zegoen giro hartan, drag queen, laurogei urtetik gorako, zerbitzari zein ospetsu izan. Hala ere, kanpoan, mafia amorratu eta baztertu bat irrika zen atezaina noiz ohartuko, amodioaren leku sakratu hartan haiei sartzen uzteko. Schragerren eta Rubellen berebiziko kreazio hura neurriz gaineko nahi bizi batetik sortu zen, baina instintu haiek berak izan ziren, izan ere, Studio 54 suntsitzera eraman zutenak. Historia adierazgarri honek argi uzten du fenomeno kultural ahalmen handikoenak eta eraldatzaileenak ere hauskorrak eta iheskorrak izan daitezkeela.
- Zuzendaria:
- Matt Tyrnauer
- Urtea:
- 2017
- Herrialdea:
- Estatu Batuak
- Iraupena:
- 98 min.
- Jatorrizko hizkutza:
- Ingelesa
- Protagonistak:
- Ian Schrager, Steve Rubell
- Produkzio etxea:
- Altimeter Films, Passion Pictures