Itzuli

Mursego + Respirar, correr, mirar

Virginia García del Pino - Espainia 2018 - 23 min.

Astearte 08/01 21:00 Kutxa Kultur Kluba

Doain

Proiekzioa jatorrizko soinu-bandarekin. Mursegok konposatua eta zuzenean interpretatua.

ARNASA HARTZEA guri atxikita dagoen ekintza da, oharkabekoa, baina ezinbestekoa. Bizirik gaudela esan nahi du. Arnasa hartzea dena da, nolabait esateko. BEGIRATZEA ere guri atxikita dagoen ekintza da. Ez da ‒arnastea bezala‒ hil edo biziko kontua, eta konplexuagoa da, modu desberdinak baitaude begira aritzeko: zeharka begira, arretaz begira, eta begien aurrean duguna ikusi gabe begira. Ikusmena da nagusi gure bizitzetan. Begiratzeko argia besterik ez dugu behar, pelikulak existitzeko ezinbesteko osagaia. KORRIKA EGITEA borondatezko ekintza da, gainerako biak distortsionatzen dituena. Korrika goazenean airea falta zaigu eta distortsionatu egiten da munduaz dugun ikuskera, plano finkoak travelling bihurtzen dira eta gure entzumenak sumatu egiten ditu bihotz taupadak. Korrika egitea zinea egitea da. Korrika egiten duenarentzat ez ezik, korrika doanari begira ari zaionarentzat ere. Nora doa hain azkar? Zer gertatzen ari ote zaio? Trena galduko du? Norbait du atzetik segika?