05/05. Osteguna
19:30 Principe Zinemak 10
Talking Like Her. Connie Converse
Natacha Giler, Adam Briscoe / Estatu Batuak, Frantzia (2021 - 60’ - VOSE)
Elizabeth Converse urrezko neskatoa zen, 40ko hamarraldiko Amerikan gazte argi batek amestu zezakeen guztia lortzeko bidean zegoena. Baina ez ziren bere ametsak. Beraz, eskolako ikaslerik onena zena New Yorkera joan zen, eta bizitza berria eraiki zuen, artista bezala. Izena aldatu zuen, Connie deituko zen orain, gitarra hartu eta orain maila gorenekotzat jotzen den musika-lana sortu zuen. Garai hartan, baina, bere musikaren eta sasoi hartan kulturan espero zenaren arteko arrakala gainditu beharraren eginkizun nekeza izan zuen. Urtetan bere etsipena elikatzen pasa ondoren, berriro hartu zuen bere kotxea, agurtu eta betirako desagertu zen; bizitza oso bateko oroitzapenak utzi zituen atzean, baita egunerokoak eta posta pertsonala, eta musika idatzita eta grabatuta ere. Film honetan deskubritzen da lehen aldiz horren guztiaren zati handi bat. Talking Like Her gaur egun Amerikako Estatu Batuetako “egile-kantagintzako” generoaren aitzindaritzat jotzen den artista baten musikari eta desagerpen misteriotsuari buruzko dokumentala da. Haren proba eta arrakasta pertsonal zein profesionalek norbere ametsak lortzeko saiakerek izaten duten kostuaren ikuspegi bat eskaintzen dute –askotan adierazten ez direnak–, baita Connieren inguruan gertatu ziren muturreko kultura-aldaketen ikuspegia ere; Big Big eta Doo-wopen arotik Dylan eta Baezen aroraino, herri-musikak bere ahots politikoa, pertsonala eta femeninoa aurkitu zuen.