Belfasten jaioa da Kathryn Ferguson, eta sari ugari jasotako zuzendaria da; hainbat plataformatan –hala nola BBC, Nowness, NBE Emakumeak eta i-D– eta mundu osoko zinema jaialdietan proiektatu dira bere lanak. Central Saint Martins eta Royal College of Art ikastetxeetan egin zituen ikasketak. TAKING THE WATERS Kathrynen filma nazioarteko jaialdien zirkuituan dago gaur egun; Erresuma Batuko Sheffield Doc Fest jaialdian estreinatu zuen 2018ko ekainean, eta Clermont Ferranden (Europa), 2019ko otsailean. Irlandar dokumental labur onenaren sarirako izendatu zuten Galway Film Fleadh jaialdian, eta argazki onenaren sarirako, berriz, Underwire Festival jaialdian. 2021ean, beste dokumental labur batean –SPACE TO BE– lan egin zuen Kathrynek Passion Pictures ekoiztetxearekin, The Guardian dokumentalen telesail entzutetsurako. Hamar urtez film laburrak egiten aritu ondoren, identitatean, genero-politikan eta komunitatean ardaztutako dokumentalean oinarritutako lanarekiko konpromisoa erakutsi du Kathrynek. Dokumental-egile lan egiteaz gain, hainbat erakundetarako zuzendari ere lan egiten du Kathrynek, eta hainbat bezerorekin kolaboratu du, hala nola Nike, Selfridges, Girls Who Code, Amnistía Internacional, Dove eta Air France.