05/05. Osteguna
21:00 Principe Zinemak 10
Nightclubbing: the Birth of Punk Rock in NY
Danny García / Espainia (World Premiere - 2022 - 80’ - VOSE)
Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC filmak New Yorkeko Max’s Kansas City klub entzutetsuaren eta Punk Rockari hasiera eman zion hiriko 70eko hamarraldiko rockaren historia kontatzen du. Hauxe da Max’s Kansas City New Yorkeko gaueko klun ezagunari eta musikaren, modaren, artearen eta kulturaren munduan izan duen eraginari buruzko lehenengo dokumentala. Alice Cooper-ek dioen bezala “Milioi bat ideia izan genuen han atzean”, Max’s Kansas Como klubaren dendaosteari buruz; hara joaten zen Andy Warhol beste artista, aktore eta musikari batzuekin, tartean Velvet Underground itzal handiko musika-taldeko kideak. Velvet taldeak, Alice Cooper-ek eta Iggy & The Stooges taldeek Max´s klubean jo zuten, New York Dolls taldea etxeko talde bihurtu baino lehen. CBGB kluba ireki baino urte batzuk lehenago izan zen hori. Billy Idol-ek filmean dioen bezala: “Punkaren etxeetako bat izan zen”. Alice Cooper eta Billy Idol-ez gain, New Yorkeko undergroundeko beste hainbat protagonista ezagun ikusiko ditugu Nightclubbing dokumentalean, hala nola Jayne County, Alan Vega (Suicide), Sylvain Sylvain (New York Dolls), Lenny Kaye (Patti Smith Group), JJ French (Twisted Sister), HR eta Dr. Know (Bad Brains), Harley Flanagan (Cro-Mags), Penny Arcade, Jimmy Zero (Dead Boys) eta veste asko.