03/05. Astearte

21:15 Principe Zinemak 9

My Lover the Killer. Lydia Lunch

Marc Hurtado / Frantzia (2021 - 60’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Film hau Marc Hurtadok zuzendutako Lydia Lunchen erretratu poetikoa da. Europan zehar jarraituko diogu Lydia Lunchi eta, haren bizitzaren eta obra zalapartatsuan, Johnny O´Kane bere lehenengo maitearen istorio harrigarria deskubrituko dugu. Bikotekidea erail zuen, eta hogeita hamar urtez bananduta egon ondoren, Lydia Lunchekin elkartzekoa zen egun berean bere buruaz beste egin zuen. Film hau Lydia Lunchen buruan egiten den bidaia txundigarri eta psikodelikoa da.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Marc Hurtado
  • Urtea: 2021
  • Herrialdea: Frantzia
  • Iraupena: 60 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Lydia Lunch, Marc Hurtado
  • Kameralari: Marc Hurtado
  • Editorea(k): Marc Hurtado
  • Produktoreak: Pauline Quinonero
  • Produkzio etxea: Too Many Cowboys

Marc Hurtado

Marc Hurtado

Marc Hurtado zuzendaria, musikaria, poeta eta margolaria da, eta Etant Donnés taldearen sortzaileetako bat 1977an; Alan Vega & Martin Rev (Suicide), Genesis P Orridge, Michael Gira, Lydia Lunch, Philippe Grandrieux, Jessica Hausner, Pierre Luc Vaillancourt, Z'EV, Gabi Delgado, Mark Cunnigham, Bachir Attar & the Masters Musicians of Jajouka, Pascal Comelade eta Christophe-ekin kolaboratu zuen taldeak. 30 album baino gehiago grabatu du, eta 27 film, hiru film luze barne. 2014az geroztik, askotan jardun du agertokian Lydia Lunchekin, zuzenean grabatu eta jo du My Lover The Killer albuma, eta elkarrekin egin dute bira bat, Suicide taldearen eta Alan Vegaren omenez..