04/05. Asteazkena
19:15 Principe Zinemak 10
Mija
Isabel Castro / Estatu Batuak (Opera prima - Espainiako estreinaldia - 2022 - 90’ - VOSE)
Doris Muñozek etsiki sentitzen zuen nerabe zenean entzuten zuen indie musikaren ordezkaritza hobe baten nahia. 23 urterekin, nahi horri heldu zion, eta musikako talentuak kudeatzeko ibilbideari ekin zion, grina handiz defendatuz goraka zetozen artista latindarrak. Berehala lortu zuen arrakasta, eta oinarri bilakatu zen komunitate bat bilatzen zuten lehenengo eta bigarren belaunaldietako estatubatuarrentzat, baita agiririk ez zuen bere familiarentzako sostengu ere. Hiru urte beranduago, musikaren munduko bere lana birplanteatzera bultzatuko duen albiste bat jaso zuen bat-batean. Krisi une horretan, Jacks Haupt aurkituko du Dorisek, etorkizun oparoko abeslari chicanoa, Dallasen (Texas) bizi dena, eta gurasoen etxetik irteteko irrikaz dagoena. Elkarrekin bizi izandako une alai eta itxaropentsuetatik haratago, Dorisek eta Jacksek harreman estua egingo dute, haien agiririk gabeko familietan Estatu Batuetan jaiotako lehenengoak izatearen betiereko erruagatik eta haien ametsak lortu nahiaren finantza-arriskuengatik. Haientzako, arrakastaren presioa areagotu egiten da, haiengan jartzen baitute familiek bizileku-txartela lortzeko eta familia berriro elkartzeko itxaropena. Mija etorkinei eta haien seme-alabei zuzendutako maitasun-eskutitz hunkigarria da. Isabel Castro zuzendariaren opera prima intimo honek haien familien, ametsen eta norbere buruaren alde borroka egiten duten alabei zuzendutako maitasun-eskutitz etereoa eraikitzen du.