06/05. Ostirala
21:15 Principe Zinemak 9
Italo Disco. The Sparkling Sound of the 80s
Alessandro Melazzini / Alemania, Italia (Espainiako estreinaldia - 2021 - 62’ - VOSE)
Erosi sarrerak
Italo Disco. The sparkling sound of the 80s dokumentalak garai bateko musika-unibertsoan murgiltzen du publikoa. Garai hartan, ingelesezko hitz arraro samarrak, erritmo elektronikoak eta begitaziodun musika-bideoak zituzten doinu sintetiko eta liluragarriekin egindako musika basati baten erritmoari jarraitzen zion Europako milioika gaztek. Pop liluragarria egiteko gai ziren eta beti zaborraren eta distiraren artean mugitzen ziren musikari gazteen itxaropenek eta ametsek elikatutako abesti zibernetikoak ziren. Italo Discoren mundua zen: Italian sortu zena, Alemanian indarra hartu, eta mundu osoa dantzan jarri zuena. Arima anitzeko musika-genero baten sorrera eta garapena kontatzen du dokumental honek, eta musika-industria eta fenomeno soziala izan zen genero honen sormenaren, ekoizpenaren eta enpresaren arloei dagozkien alderdiak aztertzen ditu. Horretarako, artxibategi-ikerketa sakona egiten du, garai hartako artistei eta pertsona ezagun nabarmenei egindako elkarrizketekin. Orduko abestien erritmora eta jendearentzat horren ezagunak ez diren eta erabat ezezagunak diren abestiekin, Italo Disco. The sparkling of the 80s dokumentalak komertziala bezain futurista den doinu bat ezagutzeko bidaia batera eramaten du ikuslea. Askotan kontatu izan den, baina beti ulertu ez den garai bateko doinua.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Alessandro Melazzini
- Urtea: 2021
- Herrialdea: Alemania, Italia
- Iraupena: 62 min.
- Jatorrizko hizkutza: Ingelesa, Italiarra, Alemaniarra
- Protagonistak: Daniele Baldelli, Claudio Casalini, Flemming Dalum, Helmut Josef Geier, Ivo Stefano Germano, Pierluigi Giombini, Carmelo La Bionda, Michelangelo La Bionda, Christa Mikulski, Mathias Modica, Stefano Righi, Linda Jo Rizzo, Sabrina Salerno, Roberto Zanetti, Eckhart Schmidt
- Editorea(k): Massimiliano Cecchini
- Produktoreak: Alessandro Melazzini
- Produkzio etxea: Alpenway
Alessandro Melazzini
Alessandro Melazzini (1974, Italia) dokumentalista italiar-alemaniarra da. Sondrion (Italia) jaio zen eta Munichen bizi da; Ekonomia Politikoan lizentziatu zen Milanen, eta Filosofian Heidelberg-eko Unibertsitatean. Egile, kazetari eta itzultzaile independente lan egin ondoren, 2010ean ekoiztu zuen bere kabuz lehenengo dokumentala, eta ekoizpen-etxe propioa sortu zuen Alpenway Media GmbH. RAI, ARD, ZDF eta ARTE telebista-kateekin kolaboratzen du, zuzendari eta/edo ekoizle. Muturreko eklektizismoa da haren filmen ezaugarri nagusienetakoa; Ilona Staller-en bizitzaren eta gertaeren historiatik hasi (La Cicciolina. Madrina del escándalo, 2016) eta zistertar artearen eta izpiritualtasunaren deskribapenera arte (El legado de los cistercienses - Italia, 2019). Alpenway etxeak ekoiztutako dokumentalak sarritan hautatzen dituzte nazioarteko jaialdietarako. Askotan ibiltzen da Alpeen alde batetik bestera –horregatik jarri dio Alpenway izena bere enpresari–, mugak gurutzatzeko bere etengabeko nahiaren erakusgarri. Herritar migratzaile gisa duen enpresa-konpromisoa dela eta, Municheko Udalak Phönix saria eman zion 2015ean Alessandro Melazziniri.