Pela del Álamo

Pela del Álamo

Pela del Álamo (Madril, 1979). Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziaduna (2002) eta Masterra Sorkuntzako Dokumentalean, Bartzelonako Pompeu-Fabra Unibertsitatean (2006). 2001. urteaz geroztik, publizitatean, telebistan eta zineman lan egin du. 2005ean, delÁlamo estudioa sortu zuen, eta jarduera profesional hori proiektu pertsonalekin uztartzen du han. Bi film dokumental zuzendu eta ekoiztu ditu, A cuarta pista (2006) eta N-IV (2012). Azken lan horrekin, sariak jaso zituen Malagako Jaialdian, Margenes, MiradasDoc eta Alcances jaialdietan, eta beste batzuetan ere hartu du parte, hala nola Semincin, Cinespañan, LimaIndependienten eta DocumentaMadriden. 2013an, Curtocircuito Nazioarteko Zinema Jaialdiko (Santiago de Compostela, Espainia) zuzendari artistiko bihurtu zen, eta kargu horretan, hainbat atzerabegirakoren komisario izan da, Ulrich Santiago, Peter Greenaway, Jørgen Leth, Aki Kaurismäki, Abel Ferrara eta Seidl Loznitsa zinemagileekin, besteak beste. Era berean, film laburren programatzailea da Los Angeleseko (Kalifornia) Spanish Cinema Showcase LA OLA jaialdian, eta Programazioko Burua Margenes Madrileko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Epaimahaikide izan da nazioarteko hainbat jaialditan, hala nola Curtas Vila do Conde, Riga International Film Fest, Hamburg International Film Festival eta Catapulta – FICUNAM eta FIDMarseille jaialdietan. Proxecta –Coordinadora de Festiavais de Cine de Galicia– koordinakundeko sortzailea eta zuzendaritza-batzordeko kidea eta Pantalla Zinemako Koordinakundeen Estatuko Federazioko sortzailea da. Gaur egun, Montaña ou Morte bere hurrengo film luzea garatzen ari da Zeitun Films-entzako.