Tulsa

Tulsa

Miren Iza (Donostia, 1979) da Tulsa, euskal konposatzaile eta abeslaria; 90eko hamarraldi amaieran hasi zuen bere ibilbidea musikaren munduan, Electrobikinis emakumeen punk pop taldearekin. 2007. urteaz geroztik, sei disko argitaratu ditu, Tulsa izen artistikoarekin. Gazteleraz idazten ditu abestiak, pop bokazioz abesten dituen kontakizunak. Oso bestelako generoak lantzen dituzten emakumeen eragin handia du; hala nola musika melodikoaren, bluesaren edo dream poparen generoak lantzen dituztenena: Mari Trini, Beach House, Bessie Smith eta Karen Dalton, besteak beste. Zinemarekiko duen maitasunak hainbat zinema-proiektutan parte hartzera eraman du; musika jarri die, esaterako, Jonas Truebaren Los exiliados romanticos eta Raul Santosen Ignonauta lanei. 2007an, Errebelazio Artistaren Latindar Grammy sarirako izendatu zuten, eta haren azkeneko diskoa Ese Extasis da, 2021eko maiatzean editatu zena.