Maider Oleaga

Maider Oleaga

Maider Oleaga (Bilbo, 1976) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta zinema-zuzendaritzan diplomatua da (ECAM), 2014an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrarekin (EHU) osatu zituen bere ikasketak. Amaren ideia (2009), Esperanza (2012), Verabredung (2017) –Doc España sailaren irabazlea SEMINCIn– eta Muga deitzen da pausoa (2018) –Xixongo Zinemaldian 2018an estreinatua– dokumentalak zuzendu ditu. Azken proiektu honekin Ikusmira Berriak egonaldi artistikoaren lehen edizioan parte hartu zuen. Kuartk Valley (2021), bere azken film luze dokumentala, Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, Euskal Gidoigileen Elkarteko Euskal Gidoi Onenaren saria eta Irizar Sariaren aipamen bereziak jaso zituelarik. Fikziozko film labur hauek idatzi eta zuzendu ditu: Neoi argiak ederrenean –Zinemiran aurkeztutako Gure Oroitzapenak (2018) film kolektiboaren parte–, eta Sitios prestados al aire (2011), IMCINEk (Mexiko) film laburren proiektuetarako abiarazitako lehiaketaren irabazle eta Kinka (2021) ZENBIn estreinatua, Euskal gidoi onenaren saria jaso zuen bertan. Hainbat hezkuntza-proiektutan parte hartu du, hala nola Cinema en Curs, Zineleku eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin lankidetzan aritzen da.