Jorge Tur

Jorge Tur

Jorge Tur Moltó zinemagilea da, eta UABko (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) Sormenezko Dokumentalgintzako Masterreko irakaslea eta koordinatzailea. Egin dituen lanen artean, nabarmentzekoa da “Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz” dokumentalean Cicatriz musika-taldeari eskaini ziona. Ulertzen ez duen, ezagutzen ez duen edo beldurra eragiten dion horretan zentratzeko erabiltzen du zinema. Esploraziotik abiatzen da beti bere lan-metodoa, izan daiteke tanatorio batena (De función), psikiatriko batena (Castillo), bere auzoarena (Ja arriba el temps de remenar les cireres), urrutiko Mosku hiriarena (Diario ruso) edo basamortu ezezagun batena (Dime quién era Sanchicorrota). Hainbat sari irabazi dituzte haren lanek, hala nola Punto de Vista jaialdian, Sitgeseko jaialdian, Vila do Condekoan eta Alcances jaialdian, Documenta Madrid jaialdian, Dei Popolin, Las Palmasekoan, Transcineman eta Cinespaña Toulouse jaialdian. Hainbat museotan proiektatu dira, besteak beste, CCCBn, MUSAC museoan, Malban eta Muvim-en, eta beste hainbat gunetan, hala nola La Casa Encendida kultura-gunean, Arts Santa Monican eta Niemeyer-en. Hautatuak izan dira, bestalde, hainbat sariketetarako: Bafici, DocLisboa, Zinebi, Visions du Reel, Alcine, Fidocs eta Taiwan International Documentary, besteak beste. Hainbat erakusketatan ere hartu dute parte Tur-en lanek, hala nola D-Generación: experiencias subterráneas de la no ficción española erakusketan. Ekoizpen-espazio berrietatik egindako zinema esperimentalaren, bideoaren eta sormenezko dokumentalaren esparruetan egindako lanak biltzen ditu erakusketa horrek. Apología/Antología erakusketan ere erakutsi dira bere lanak; erakusketa horrek Espainiako Estatuko bideogintzaren 50 urteko errepasoa egiten du. Baita La última risa: una historia alternativa de la comedia española erakusketan ere, New Yorkeko The Film Society of Lincoln Center zentroan proiektatutakoa. Euskal Herriko Unibertsitateak editatutako Territorios y Fronteras 2. Emergencias y urgencias en el cine documental español liburuan ere hartu du parte Jorge Tur-ek. Halaber, proiektuaren idazketa modalitateari Zinema Garapenerako Funtsaren diru-laguntzak ematen dizkion batzordeko kide ere izanda (Proimágenes Colombia), baita ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunekoa ere (Zinema Dokumentaleko Bilboko Foro Profesionala). Hitzaldiak eta proiektuak garatzeko aholkularitza-zerbitzuak ere eman dizkie beste erakunde batzuei, hala nola Barranquillako Universidad del Norte unibertsitateari. Horrez gain, psikologian graduatua da, eta ikus-entzunezko tailerren koordinatzaile izan da zentro psikiatrikoetan. Azkenik, epaimahaikide ere izan da hainbat jaialditan: Atenas, Cali, Cadiz, Malaga, Široki Brijeg, Foradcamp eta Kanaria Handiko Las Palmaseko jaialdietan, besteak beste.