Amanda Villavieja

Amanda Villavieja

Amanda Villavieja (Bartzelona, 1975). Soinugilea da, eta zinema dokumentalean eta fikziozko zineman jarduten du. Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Sorkuntzako Dokumentalean Masterduna Pompeu Fabra Unibertsitatean; hantxe hasi zen soinugile lanean, José Luis Guerínen En construcción filmean, eta harekin kolaboratzen jarraitzen du harrezkero. Isaki Lacuestaren ohiko kolaboratzailea ere bada haren hastapenetatik, eta hainbat zuzendarirekin lan egiten du, hala nola Oliver Lacuesta, Mercedes Álvarez, Alberto Gracia, Celia Rico, Pilar Palomero, Joaquín Jordá, Kikol Grau, Neus Ballús, Ricardo Íscar, Fabrizio Ferraro, Carla Subirana, Luis Miñarro, Maider Fernández, Nely Reguera eta Jonás Trueba. Soinu eskolak ematen ditu IDEC erakundearen sorkuntzako dokumentalen Masterrean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Sormenezko Dokumentalen Masterrean, eta ESCAC, ECIB eta ECAM eskoletan. Soinuari buruzko mintegiak egin ditu hainbat jaialditan, besteak beste, Santiago de Compostelako Curtocircuiton eta Lanzaroteko Zinema Mostran, eta instalazio artistikoetarako soinu-diseinuan lan egin du, Isaki Lacuestaren De cos present lanean, esaterako.