07.05. Larunbata

18:00 Antzoki Zaharra

The Sparks Brothers

Edgar Wright / Erresuma Batua (2021 - 141’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Edgar Wright
  • Urtea: 2021
  • Herrialdea: Erresuma Batua
  • Iraupena: 141 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: Ron Mael, Russell Mael, Edgar Wright, Beck, Flea, 'Weird Al' Yankovic, Steve Jones, Neil Gaiman, Patton Oswalt, Jason Schwartzman, Jonathan Ross, Bernard Butler, Nick Rhodes, John Taylor
  • Kameralari: Jake Polonsky
  • Editorea(k): Paul Trewartha
  • Produktoreak: Edgar Wright, Nira Park, George Hencken, Laura Richardson
  • Produkzio etxea: Complete Fiction, Media Rights Capital (MRC)

Edgar Wright

Edgar Wright

Erresuma Batuan hazi zen Edgar Wright, eta nerabe zela hasi zen bere estilo berezia lantzen, Super 8 kamera batekin, bere lagunak protagonista zirela. 20 urte zituela, A Fistful of Fingers zuzendu zuen, aurrekonturik gabeko western bat, banaketa mugatua izan zuena, baina telebistarako ateak ireki zizkiona; hainbat telesaio komiko zuzendu zuen telebistan, eta Channel 4 katerako Spaced telesailaren bi denboraldi. Hortxe hasi zen Simon Pegg eta Nick Frostekin kolaboratzen, baita Nira Park ekoiztetxearekin ere, eta harekin lan egin du orain arteko guztian. Telesail hura lorbide ezin hobea izan zen 2004an estreinatu zen Zombies Party (Una noche de… muerte) film luzerako; haren ondoren etorriko ziren Hot Fuzz (Arma fatal) ekintza-komedia eta The World's End (Bienvenidos al fin del mundo). Simon Peggekin batera idatzi zituen hiru film horiek “Trilogía del Cornetto de tres sabores” izenarekin ezagutzen dira. Bigarrenaren eta hirugarrenaren artean, Scott Pilgrim vs. The world (Scott Pilgrim munduaren aurka) filma idatzi eta zuzendu zuen. Zinemagile ezagunekin kolaboratu du. Tintinen abenturak: Unikornioaren sekretua filmaren idazleetako bat izan zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Peter Jacksonek ekoiztutakoa; Don´t trailer faltsua zuzendu zuen, Quentin Tarantinoren eta Robert Rodriguezen Grindhouse saio bikoitzaren tartean proiektatutakoa. Ekoizle exekutibo gisa, Joe Cornishen Attack the Block eta Ben Wheatleyren Turistak daude. 2017an, Baby Driver estreinatu zuen, Ansel Elgort, Lily James, Jon Hamm eta Jamie Foxxekin batera; 220 milioi dolar baino gehiago bildu zuen mundu osoan eta, gainera, hiru Oscar saritarako eta bi BAFTA saritarako izendatu zuten, eta Muntaia Onenaren BAFTA saria irabazi. 2018an, Nira Park ekoiztetxearekin batera, Complete Fiction Pictures sortu zuen; bere ohiko kolaboratzaile Joe Cornishek eta Rachael Prior-ek ere hartzen dute hor parte. Last Night in Soho (Azken gaua Sohon) zuzendu du, Krysty Wilson-Cairnsekin batera idatzitakoa; udazkenean estreinatuko dela aurreikusten da. Thomasin McKenzie eta Anya Taylor-Joy dira protagonistak.