11.06. Ostirala

20:30 Trueba Zinemak 1

Subterranean

Gabriel Velazquetti, Manuel Matanza / Espainia (2020 - 66’ - VO)

Erosi sarrerak

Egun batean, kabitzen dena maleta batean sartu eta zure bizitza osoa atzean uzten duzu. Eta, halako batean, furgonetan esnatzen zara. Mexiko eta AEBen arteko mugatik hurbil dago zure etxea. Eta berrogeita hamar urterekin, atzera begiratzen duzu, eta galdetzen diozu zeure buruari merezi duen hainbeste sakrifizio egitea rock-izarra izateko. Baita ea azkeneko aukera den atzera egiteko edo undergroundeko ur tentagarrietan betirako murgiltzeko.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Gabriel Velazquetti, Manuel Matanza
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 66 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Pablo Crespo, Marieta V. Salvi (L.A.Drones!)
  • Kameralari: Manuel Matanza
  • Editorea(k): Manuel Matanza, Gabriel Velazquetti
  • Produktoreak: Gabriel Velazquetti
  • Produkzio etxea: Escorado Producción

Gabriel Velazquetti & Manuel Matanza

Gabriel Velazquetti & Manuel Matanza

Gabriel Velázquez Martín (Gabriel Velazquetti) Salamancan jaiotako zinemagile autodidakta da. 1996an hasi zenetik, Luis Buñuel de Cinematografía saria jaso zuen, “En Madison siempre es lunes” lehen film laburrarekin. Ordutik, zortzi film luze egin ditu produktore eta zuzendari gisa, eta nazioarteko jaialdi entzutetsuetan estreinatu ditu, hala nola Berlin, Rotterdam, Donostia, etab. Zinema inkonformista egiten du, erronka zinematografiko berrien bila. Oraingo honetan, film zirraragarri, fresko eta ausarta aurkeztuko du Manuel Matanzarekin batera, “Subterranean”.

Manuel Matanza Salamancan jaio zen eta bertan Irudia eta Soinua ikasi zituen. 2005ean Franja Producciones Audiovisuales ekoizpen-etxea sortu zuen sektoreko beste profesional batzuekin batera, eta bertan publizitateko iragarkietan lan egin zuen. 2007az geroztik, gidoilari eta zuzendaritzako laguntzaile gisa egin du lan, Gabrielekin batera, “Amateurs”, “Iceberg” eta “Artiko” tituluetan, besteak beste, denak nazioartean sarituak. “Zaniki”n argazki-zuzendari gisa estreinatu zen. Hemen aurkezten du “Subterranean”, Gabriel Velazquetti-rekin batera zuzentzen duen film luzea, eta, gainera, argazki-zuzendaritzaz arduratzen da.