09.06. Asteazkena

18:30 Trueba Zinemak 1

Fuera del camino

José Permar / Mexiko (Opera prima - Espainiako estreinaldia - 2020 - 78’ - VO)

Erosi sarrerak

Musikari gazte batzuek Hegoaldeko Behe Kaliforniako eskualde bakartuenean bizi diren hiru gizonen balentriak abestuko dituzte. Baja 1000, munduko lur orotako autoen urteko lasterketarik handiena, Mexiko eta Estatu Batuen arteko muga gurutzatzen ari den bitartean, gizon horiek han parte hartzeko aukera bila dabiltza, komunitate txikien ustezko monotoniatik ihes egiteko.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: José Permar
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: Mexiko
  • Iraupena: 78 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Rigo, Davis, Paco
  • Kameralari: Ernesto Trujillo
  • Editorea(k): Felipe Guerrero
  • Produktoreak: Wendy Muñiz, Guillermo Zouain, Daniela Silva, José Luis Villanueva, Oz Rodríguez
  • Produkzio etxea: Tardígrada, Zero Chill

José Permar

José Permar

José Permar zinemagile mexikarra da, Guadalajarako Unibertsitatean ikus-entzunezko arteetan graduatua, Berlinale Talents 2018an parte hartu zuen. Film labur onenaren Ariel saria irabazi zuen 2017an, Ikasleen Oscar sarietan izendatu zuten, eta aipamen berezia jaso zuen Berlinale 2016 lehiaketan, “Aurelia eta Pedro” dokumental laburragatik. Bere aurreko film laburrak “Outside” (2015) eta “Beast” (2016) Short México, FICUNAM, Moreliako Nazioarteko Zinemaldia eta Beijing-eko Zinema Akademiako ISFVF jaialdietan erakutsi eta saritu dituzte, besteak beste.