09.06. Asteazkena

20:00 Dabadaba

Waiting for B

Paulo Cesar Toledo, Abigail Spindel / Brasil (2015 - 71’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Dokumental honetan, Beyoncéren jarraitzaile batzuk ikusiko ditugu. Aire zabalean kanpatuko dira bi hilabetez, agertokiaren alderik hurbilenean egoteko, Sao Paulon (Brasil) eskainiko duen 2013ko kontzerturako. Fan fenomenoari buruz hitz egiten digun dokumental dibertigarria, baina, batez ere, azaltzen digu nola, hain modu bitxian, hiriko gazte gay eta jazarle batzuek azkenean lortzen duten beren ahots propioa, errebindikazio ahotsa.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Paulo Cesar Toledo, Abigail Spindel
  • Urtea: 2015
  • Herrialdea: Brasil
  • Iraupena: 71 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Portugues
  • Protagonistak: Gabriela Electra, Vítor Lopes, Rogério Sousa, Rick Caled
  • Musika: Mario Margarido, Zema Tämatchan, Serginho Rezende
  • Kameralari: Abigail Spindel, Paulo Cesar Toledo
  • Editorea(k): Abigail Spindel
  • Produktoreak: Abigail Spindel, Paulo Cesar Toledo, Tatiana Quintella, Bruno Rossi
  • Produkzio etxea: Videosfera

Paulo Cesar Toledo & Abigail Spindel

Paulo Cesar Toledo & Abigail Spindel

Paulo Cesar Toledo (1975, Brasil) São Pauloko Unibertsitate Metodistan ikasi zuen eta Irrati eta Telebistan espezializatu zen. Lizentziatu ondoren, kamara gisa eta hainbat dokumental-produkzioren editore gisa lan egin zuen. "Waiting for B” dokumentala (2015) Abigail Spindelekin egina, zuzendari gisa duen debuta da.

Abigail Spindel (AEB) São Paulon bizi den editore, argazki-zuzendari eta zinemagilea da. "Waiting for B." (2015) film luzeko zuzendaria da, Paulo Cesar Toledorekin egina.