11.06. Ostirala

20:00 Dabadaba

Samantha Hudson: Una historia de fe, sexo y electro-queer

Joan Porcel / Espainia (2018 - 71’ - VOSE)

Erosi sarrerak

Samantha Hudsonek 140.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen, Madrileko gaueko erregina da, Jean-Paul Gautier bezalako marken kanpainaren irudia izan da, serie nazionaletan parte hartu du eta Feroz sarien azken edizioaren parte ere izan da. Baina film honek ez du horretaz ezer esaten. Bere jatorriaz hitz egiten du. Marikoia naiz eta Jesukristo gustatzen zait. Horrela hasten da Samantha Hudson ikonoklastaren lehen kanta. Institutuko ikonoa izan zen, eta orain Instagramena da. Aktore izangaia, showman inprobisatua eta queer ikonoa, Espainian zehar dabil boloak egiten, eta, batez ere, bere irudi argitua eta erreibindikatzailea sareetan proiektatzen jarraitzen du. Askok miresten dute, besteek gorroto dute, baina inor ez du axolagabe uzten. Maskararen atzean, azala. Pertsonaiaren atzean, pertsona. Eta dokumentalak bipolaritate hori islatzen du, bizitza errealaren eta sareetan sistematikoki proiektatzen duenaren arteko dualtasun hori. Gutako edozeinek bezala.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Joan Porcel
  • Urtea: 2018
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 60 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Samantha Hudson, Marc Ferrer, Adrià Arbona, Selena Winters Kevin Qué Bien
  • Kameralari: Joan Porcel
  • Editorea(k): Eric Monteagudo
  • Produktoreak: Quim Otero y Martí Torrebadella
  • Produkzio etxea: Filmin con la colaboración de IB3 Televisió y La Perifèrica Produccions.

Joan Porcel

Joan Porcel

Joan Porcel (Palma, 1994). Ikus-entzunezko Komunikazioko graduatua. 2016. urtean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Dokumental Sortzailearen Teoria eta Praktika Masterra egin zuen. 2018an bere lehen filma egin zuen, “Samantha Hudson: Una historia de fe, sexo y electro-queer". Film hau FILMINek ekoitzi du, eta estatuko eta nazioarteko jaialdien zerrenda luze batean hautatu dute. Aipatzekoa da LesGaiCinemaMad (Madril) jaialdian Espainiako obra onenaren publikoaren saria. 2020an “Sempre Dijous” estreinatu zuen, Júlia Colom abeslari mallorkarraren sortze-prozesua kontatzen duen film luzea. Filmak In-Edit Zinemaldian (Bartzelona) epaimahaiaren dokumental nazional onenaren saria jaso zuen.