Palmaresa

Dock of the Bay 2021 edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiak, Lois Patiño, Maialen Beloki eta Niño de Elchek osatua, Dock of the Bay saria ondorengo filmari ematea erabaki du:

Dock Of The Bay 2021 dokumental onenaren saria: "Helmut Lachenmann: My way", Wiebke Pöpel (Alemania, Italia, Suiza).
Musikagile erradikal bat ikuslearengana hurbiltzeagatik, musika zehatzaren konposizioaren garrantzi historikoaz jabetuz eta erretratu hurbil eta humanista bat sortuz.

Aipamen Berezia: "The sound is innocent", Johana Ožvold (República Checa, Francia, Eslovaquia).
Elektronikak entzuteko moduak eraldatzen nola lagundu duen hausnartzeagatik eta forma zinematografiko bereziak esploratzeko duen borondateagatik.

Sail ofizialeko film laburren Dock of the Bay 2021 epaimahaiak, Esther Cabero, Marina Lameiro eta Xabier Erkiziak osatua, saria ondorengo zintari ematea erabaki du:

Dock of the Bay 2021 film labur musikal onenari saria: "Os Corpos", Eloy Domínguez Serén (España).
Batzuetan beharrezkoa da zaratara itzultzea musika entzun ahal izateko. Baina, jaialdi honetan aurkezten den pelikula batean Helmut Lachenmann konposatzaileak dion bezala, zarata izeneko unibertso amaigabe horrek, soinu librez osatutako paradisua baino belarrientzako gartzela ere izaten amai dezake. Ezin dugu ahantzi, zaratak ere badituela bere formak, bere arauak eta bere tradizioak. Hain zuzen gure entzumenaren genealogia hori erakusteagatik, eta zarata gure kultur tradizio zaharrarena dela oroitarazteagatik, epaimahai honek Eloy Dominguezen OS CORPOS filma saritu nahi du. Galiziako herri inauteria entzutetik eta begiratzetik, aldiberean urruna eta hurbila zaigun egutegirik gabeko festa batean eta denborarik gabeko zarata batean murgiltzeko luzatutako gonbidapenarengatik.

Dock of the bay 2021 film luze onenari publikoaren saria: "Poly Styrene, I´m a cliché", Celeste Bell (Reino Unido).

Dock of the Bay 2021 film labur onenari publikoaren saria: "Entre el monte y la marisma", Niete (España).