12.06. Larunbata

20:00 Dabadaba

Las penas

Kontzertua

Erosi sarrerak

Las Penas Donostiako hiru neskak eta bi mutilek osatzen duten talde bat da, eta hirurogeiko hamarkadao pop garage sonua maite dute. Beste talde batzuetako kide izan dira, the Lookers, Primitivas y Mushroom Caffeine besteak beste. Bere musika garage, pop, punk, psikodelia eta abarren nahasketa da, batzuetan nostalgikoak eta bestetan bibratzaileak diren teklatu eta melodiekin. Talde hau Adriana, Saioa eta Mariak osatu zuten 2019an, eta geroago Pedro eta Mikel elkartu zitzaizkien. Bere influentzien artean 1960ko hamarkadako taldeak daude, hala nola los Brincos, los Yorks, Velvet Underground eta gaur egungo Exnovios, Kevin Morby, Cat Worms… Bandcamp eta Spotifyn hiru abesti dituzte zintzilik, eta hamaika kantako diskoa (Sin Dolores izenekoa), Tes Studiosek ekoitzia eta uda honetan argituko dena. Imanol Salaberriak zuzendutako "Mi Amor" bideoklipa estreinatuko dute laster.