09.06. Asteazkena

19:00 KM Kulturunea

Elkarrizketa #1: Sorkuntza

Marina Lameiro, Xabier Erkizia, Aranzazu Calleja, Leire Apellaniz

Parte hartu

Marina Lameiro

Marina Lameiro

Marina Lameiro (Iruñea 1986). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Juan Carlos I Unibertsitatean; Sorkuntza-dokumentaleko masterra, IDEC-Pompeu Fabran, eta Ikus-entzunezko Edizioko graduondokoa, unibertsitate berean; urtebeteko artista-erresidentzia egin zuen New Yorkeko UnionDocs Arte Dokumentaleko Zentroan. Hainbat film ekoitzi, idatzi eta zuzendu ditu Marinak; besteak beste, “Young & Beautiful” (2018) -Publikoaren Sari Berezia Punto de Vista Festivalean- eta “Dardara” (2021). 2017an, Hiruki Filmak sortu zueen Garazi Erburu eta Ione Atenearekin batera, emakumezko zuzendarien filmak sustatzeko, “Enero” (Ione Atenea) edo “918 GAU” (Arantza Santesteban), besteak beste.

Xabier Erkizia

Xabier Erkizia

Xabier Erkizia konpositore, soinu-artista eta arte-ekoizlea da. Entzumen eta soinuarekin zerikusia duen edozein sorkuntzarekiko jakin-min eta ikerketan oinarritzen da bere lana. Bere lanak printzipalki arlo hauetan izan dira: instalazio, fonografia, irrati eta ikus-entzunezko lanak, saiakera idatziak eta ikus-entzunezko lanetarako soinu-bandak, nazioarteko sariak jaso ditu lan hauengatik. Audiolab elkarteko kidea da eta gaur egun Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolan soinua irakasten du.

Aranzazu Calleja

Aranzazu Calleja

Aranzazu Calleja (Bilbo, 1977) Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, eta biolineko irakaslea Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioan. Bartzelonako Taller de Musics-en eta Bostongo (AEB) Berklee College of Music-en ikasi zuen. Borja Cobeagaren lehen film laburrei musika jartzen hasi zen, eta Cobeagaren lau film luzeetan parte hartu du: “Pagafantas”, “No controles”, “Negociador” eta “Fe de etarras”. Bere lanen artean honako film hauek aurkitzen dira: Alberto Vazquez eta Pedro Riveroren “Psiconautas. Los niños olvidados” (Goya 2017, Animazioko Film Onena), Galder Gaztelu-Urrutiaren “El hoyo” edo Pablo Agueroren “Akelarre”. Azken film honegatik, 2020ko Soinu-banda onenaren Goya sariajaso zuen Maite Arroitajauregirekin batera. Gaur egun, Manu Gómezen “Érase una vez” lehen filmaren musikan dabil lanean.

Leire Apellaniz

Leire Apellaniz

Ikus-entzunezko hainbat proiekturen ekoizle eta zuzendaria da Aritz Morenorekin batera 2013an sortu zuen ekoizpen-etxearen bitartez. 2015ean, bere lehen film luzea ekoitzi eta zuzendu zuen, “El último verano”, nazioarteko hainbat lehiaketatan hautatutako dokumentala, hala nola Baficin edo Karlovy Varyn. 2017an, Labyrint Films-ekin batera, Ana Schulz eta Cristobal Fernándezen lehen film luze dokumentala ekoitzi zuen, Locarnoko Zinemaldian estreinatu zen “Mudar la piel”. Maider Fernández Iriarteren “Las letras de Jordi” dokumentala bere hurrengo proiektua izan zen, eta Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailean estreinatu zen, eta Aritz Morenoren “Ventajas de viajar en tren” lehen film luzea, berriz, Sitgesko Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen; film hau Goya sarietarako 4 izendapen izan zituen eta Espainiako komedia onenaren Feroz saria jaso zuen 2019an. Amaitu berri du “Canto cósmico” dokumentala, datozen hilabeteetan estreinatuko da. Bitartean, Pablo Hernandoren hurrengo filma ekoizten ari da, “Una ballena” izenekoa. Zinema esperimentalagoaren aldeko interesak bultzatuta, ekoizpen-etxe berri bat sortu du, Apellaniz y de Sosa,eta besteak beste, “Leyenda dorada”, “Espíritu Sagrado” ekoitzi dituzte, eta Ion de Sosaren “Balearic” eta Irati Gorostidiren “Anekumen” film luzeak garatzen ari dira.