17.01. Ostirala
23:00 Trueba Zinemak 2
Miguelito
Sam Zubrycki / Puerto Rico, Estatu Batuak, Kolonbia (2019 / 93’ / VOSE)
Miguelitoren historia da hau: Puerto Ricoko auzo batean kantatzetik salsa-musikari gailenenekin jotzera, besteren artean, Eddie Palmieri, Papo Lucca’s, La Sonora Poncena, Nelson Feliciano, Máximo Torres eta Malo Malo-rekin … ondoren besterik gabe erabat desagertzeraino. Karibeko musikaren eta kulturaren sakontasuna ospatzeko dokumental bat da hau, eta “Salseroaren” historia ahanzturatik ateratzeko. Izan ere, klasiko bilakatu zen haren albuma.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Sam Zubrycki
- Urtea: 2019
- Herrialdea: Puerto Rico, Estatu Batuak, Kolonbia
- Iraupena: 93 min.
- Jatorrizko hizkutza: Ingelesa, Gaztelaniaz
- Kameralari: Hanley Zheng
- Editorea(k): Rolando Olalia
- Produktoreak: Sam Zubrycki
- Produkzio etxea: Jotz Productions
Sam Zubrycki
Zuzendaria

Sam Zubrycki Sydneyn (Australia) bizi den zinegilea bat da eta hamabost urte baino gehiago aritu da lanean arteen eta kulturaren industrian. Tokiko eta nazioarteko produkzioetan parte hartu du, eta horrek eraman du mundu osoko zinegileekin kolaborazio ugari egitera.
Samen lehenengo film labur dokumentala, L'Artigiano, lehiaketarako hautatua izan zen Antenna Documentary Film Festival-en, Sydneyn. Gainera, 'Driftwood Dustmites' film laburraren editorea izan da; lan hori hautatua izan zen lehiaketarako Berlinale Zinemaldiaren 65. edizioan.
Orain bere aurreneko film luzea aurkezten du 'Miguelito'-rekin.