14.01. Astearte

19:30 Trueba Zinemak 2

A bright light - Karen and the process

Emmanuelle Antille / Suitza (2018 / 94’ / VOSE)

Erosi sarrerak

Bidaia basati eta liluragarri bat, Karen Dalton-en arrastoari segitzen diona, kultuko abeslariari eta haren ahots zirraragarriari, Bob Dylanen lagun eta 60ko urteetako musa ahaztuari. Coloradotik Woodstockera doan dokumental honek kuestionatu egiten du sortze-prozesua eta hartzen dituen bide misteriotsuak. Harrigarria.

Fitxa teknikoa

Emmanuelle Antille

Zuzendaria

Emmanuelle Antille

1972an Lausannen jaioa. 1995az geroztik bideoartista eta zine-zuzendari gisa garatu du bere jardun artistikoa.

Emmanuelle Antillek sari eta aintzatespen ugari jaso izan ditu, besteren artean, hiru Swiss Art Award, Kiefer-Hablitzel saria, Migros Culture zine-lehiaketakoa, egonaldiak Berlinen eta Parisen, eta Prix Découverte Namurreko zinemaldian.

Bere filmak zinemaldi ugaritan hautatu izan dira.

2003an, Emmanuelle Antillek Suitza ordezkatu zuen Veneziako 50. Bienaleko pabiloi nazionalean. 2012an, bere bigarren film luzea zuzendu zuen, AVANTI izenekoa, Hanna Schygullarekin eta Miou-Miourekin.

A Bright Light - Karen and the Process da bere aurreneko film luze dokumentala.