17.01. Ostirala

19:00 Tobacco Days - Tabakalera

Un hombre bajo el agua

Juan Manuel Gil

“Nobela sailkaezina, adiktiboa, itzela. Gutxi batzuen mailan dagoen ariketa narratibo bat”.

Un hombre bajo el agua oroimenaren bitartez haurtzarora egindako joan-etorriko bidaia bat da, helduek munduaz duten ikuskeraren gehiegizko konplexutasunaz hitz egiten digun istorio bat. Ezusteko gertakari batetik abiatuta ariketa narratibo zoragarri bati ekiten zaio, non kontakizunak bidea ematen dien autorearen presentziari eta inguratzen duen bizitzari, azkenean biak bilakatzen diren arte benetako protagonistak. Nobela sailkaezin bat da hau, erritmoz, ustekabeko birez josia, non Juan Manuel Gilek izugarrizko maisutasun literarioa erakusten duen.

Juan Manuel Gil

Juan Manuel Gil

Almerian jaio zen 1979an. Idazlea eta Gaztelania eta Literaturako irakaslea. Sorkuntzako beka jaso zuen Antonio Gala Fundaziotik. Guía inútil de un naufragio poema-liburuaren egilea da, Andalucía Joven Poesia Saria jaso zuena. Berak idatziak dira Inopia nobela, Enrique Vila-Matas idazlearen hitzaurrearekin; Mi padre y yo. Un western bolumen bitxia, Argaria Sari Berezia jaso zuena 2013an; Hipstamatic 100 kontakizunen eta beste hainbat testuren liburua; eta Las islas vertebradas nobela, Playground Books-ek hautatua 2017ko fikzioko hamar liburu onenen artean. Un hombre bajo el agua da bere lan berria.