13.01. Astelehena

21:30 Trueba Zinemak 1

Everybody’s Everything

Sebastian Jones, Ramez Silyan / Estatu Batuak (2019 / 115’ / VOSE)

Erosi sarrerak

Punk, emo eta trap oso modu berezian nahasita, Lil Peep-ek bizitza ugari jo zituen bere hitzen, bere soinuaren eta bere izate beraren bitartez. Dokumental hau Terrence Malick-ek ekoiztua da eta erretratu intimo eta humanista bat da, denentzat dena izaten saiatu zen artista bati ulertzeko saialdi bat. Izugarria, urteko musika dokumentala.

Fitxa teknikoa

Sebastian Jones

Zuzendaria

Sebastian Jones

Floridako hegoaldeko zinegile bat da Sebastian Jones. Zinea ikasi zuen Florida Zentraleko Unibertsitatean. Gero Austinera (Texas) joan zen bizitzera, Terrence Malick zuzendariarekin zenbait proiektutan lan egitera: Knight of Cups, Voyage of Time, Song to Song eta A Hidden Life. Orain Brooklynen (New York) bizi da.

Ramez Silyan

Zuzendaria

Ramez Silyan

Ramez Silyan lehen belaunaldiko siriar-amerikar bat da, Los Angelesen jaioa eta hazia. Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, bere lizentziatura jaso ondoren, film laburrak, dokumentalak eta bideo musikalak idatzi eta zuzendu ditu, lehiaketarako mundu osoan proiektatu izan direnak.