18.01. Larunbata

12:00 Antzoki Zaharra

The Devil and Daniel Johnston

Jeff Feuerzeig / Estatu Batuak (2005 / 105’ / VOSE)

Erosi sarrerak

Daniel Johnston: jenioa eta eromena. Barneko mundua gainerako munduaren aurrean. Erretratu magistral bat, azken hamarkadetako adimen nabarmenetako baten aurrean jartzen den erabateko lana. Haren fazeta pribatuena erakusten digun pelikula, hainbat irudi gailenek miretsia, besteren artean Kurt Cobainek.

Fitxa teknikoa

Jeff Feuerzeig

Zuzendaria

Jeff Feuerzeig

Jeff Feuerzeig dokumentalen zuzendari saritu bat da. "The Devil and Daniel Johnston" dokumentalarekin egin zuen bere debuta zinean, eta sari nagusiak jaso zituen lan horrengatik Sundance zinemaldian. Ospetsu bihurtu zuen pelikula musikari eta artista eskizofreniko baten erretratu bat da, bere deabruen biktima batena. Albert Mayslesen dokumental teknikei jarraitu zien Feuerzeigek, baita 70eko hamarkadako Kazetaritza Berriaren dotrinari ere (lehen pertsonaren erabilera, barne-monologoak, eguneroko pertsonalak, home movieak eta abar).