Itzuli

“Haien (gure) bizitzen halako historia bat. Musikaren eta kontakizunaren arteko erlazioa musika-dokumental biografikoetan”

Sala Z, Tabakalera
Osteguna 2019ko urtarrilak 10
16:30 h.

Musika-dokumental biografiko batzuen pasarteetatik ibilbide subjektibo bat eginez, musikaren eta kontakizunaren arteko erlazioa aztertuko da, eta aldi berean lotura posibleak ezarriko dira dokumental desberdinetan kontatutako gertaera biografikoen eta geuk bizitakoen artean. Edo gauza bera esanda: Gerta daiteke gure lehenaldiko momentu jakinen batean guk ere sentitu izana hainbat interpretek eta konpositorek sentitu izandakoa, besteren artean, Oleg Karavaichuk, Nick Cave, Kurt Cobain, Elliott Smith, Nick Drake, Glenn Gould edo Kathleen Hannak? Eta horrela bada: Zer paper jokatu du musikak funtsezko momentu horietan?

Marla Jacarilla

Marla Jacarilla

Artista bisuala, idazlea eta zine kritikaria. Zinearen kritikak eta analisiak argitaratzen dituen Contrapicado aldizkariaren koeditorea eta ACCECeko presidenteordea (Zine Kritikaren eta Idazketaren Kataluniako Elkartea). Kolaboratzaile izan da hainbat argitalpenetan: Caimán Cuadernos de Cine, Sofilm, Culturaca, Cortosfera, Miradas de Cine, Sala 1, PliegoSuelto o A*Desk, besteren artean. 2012an Mecánica de la desidia kaleratu zuen, bere aurreneko fikziozko nobela.