Itzuli

“Autore, Autore”

Sala Z, Tabakalera
Osteguna 2019ko urtarrilak 10
18:00 h.

Dokumental musikalaren historian zehar askotan izan dira tirabirak musikarien eta zinegileen arteko harremanean, kontakizuna bideratzeko modua aurkitzeko garaian. Esaterako, Rolling Stones eta Jean-Luc Godard edo Robert Frank; Fugazi eta Jem Cohen; Anton Newcombe eta Ondi Timoner... Egoen eta nortasun kontrajarrien borroka horrek sarritan baldintzatzen du filmaren eraikuntza eta, oso bereziki, ikuslearengana iristen den modua, muntaketa tartean dela. Nori dagokio rockumental baten azken autoretza? Zein neurritan nahiago izaten dute lan egin izar jakin batzuek haien ideologiei men egiteko gauza izango diren zuzendariekin? Zinegile batek nola erabiltzen du eskuartean duen material musikala, hain ahalmen handikoa, erakustetik harago joango den diskurtso pertsonal bat eratzeko?

Eduardo Guillot

Eduardo Guillot

Valentziako Filmotekako programazio sailean lan egin zuen, baita Abycine eta Cinema Jove jaialdietako aholkulari gisa ere. Honako hauek argitaratu ditu, besteak beste: Rock en el cine (1999) eta Sueños eléctricos. 50 películas fundamentales sobre la cultura rock (2017). Honako hauetan parte hartu zuen: Teen Spirit. De viaje por el pop independiente (2004), Rock Around Spain (2013) eta Joy Division. Placeres y desórdenes (2018). ¡Rock, acción! Ensayos sobre cine y música popular (2008) koordinatu zuen. Gaur egun, Mostra de València - Cinema del Mediterrani jaialdia programatzen du.